Shubiluliuma II.a

Wikipedia, Entziklopedia askea

Shubiluliuma II.a azken errege hitita izan zen, eta, beraz, berarekin, hititen inperioaren historia amaitu zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tudhalia IV.aren semea eta Arnuanda III.aren anaia, azken honen heriotza goiztiarraren ondorioz tronuratu zen. Bere erregealdiaren hasieran, bere hurbileneko aurreko erregeen arazo berberei aurre egin behar izan zien, Arzawa, Tarhuntassa, Alasiya eta Sirian matxinada batzuk egon zirelarik. Itxura batean, matxinada guzti hauek baretzeko gai izan zen.

Baina, laster geratu zen Itsasoko herrien mehatxupean, Ekialde Hurbil osoa suntsitu zutenak. Hititen inperioa, ziur aski, barne borrokengatik eta basailuek ematen zizkien indarren gehiegizko beharraren ondorioz ahulduta, ez zen erasoa jasateko gai izan, eta historiatik desagertu zen, Karkemisheko erregeordetza eta Tarhuntassako erresuma, oraindik denbora batez mantendu ziren arren.


Aurrekoa
Arnuanda III.a
Errege hitita
K. a. 1207-K. a. 1178
Ondorengoa
Azkena izan zen.
Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Shubiluliuma II.a Aldatu lotura Wikidatan

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]