Edukira joan

Shukria Asil

Wikipedia, Entziklopedia askea
Shukria Asil

Bizitza
JaiotzaXX. mendea
Herrialdea Afganistan
Jarduerak
Jarduerakgiza eskubideen aldeko ekintzailea
Jasotako sariak

Shukria Asil (Afganistan, XX. mendea) afganistandar emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea da. 2009an, Hezkuntza Ministerioak argitaratutako informazio negatiboagatik kaleratuak izan ziren Baghlaneko hiru maistren kaleratzea ekiditea lortu zuen, [1] 2010etik, Baghlaneko Probintzia Kontseiluko lau emakumeetako bat da, eta, 2012an Baghlaneko Kultura eta Informazio Probintzia Departamentuko buru izendatua.[1]

Asilek esku hartu zuen taldean bortxaketa bat jasan izanagatik bere familiatik kanporatutako neska gazte baten kasuan ere, eta familia bildu ahal izan zuen gobernadorea atxilotzen saiatu zen arren.[1] Emakumeen sareak sortu ditu, emakumeentzako autoak maneiatzeko eskolen aldeko borroka lideratu du, eta gazteentzako hezkuntza-aukerak zabaldu ditu.[2]

Bahiketa saiakera eta heriotza mehatxu ugariri egin behar izan dio aurre bere lanagatik, eta gutxienez behin aldatu behar izan du bizilekua.[1]

2010. urtean Emakume Adoretsuen Nazioarteko Saria jaso zuen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 3 4 AWIU » afghanistan shukria asil. .
  2. «Shukria Asil, Afghanistan» U.S. Department of State (kontsulta data: 2025-01-18).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]