Shūsaku Endō

Wikipedia, Entziklopedia askea
Shusaku Endo» orritik birbideratua)
Shūsaku Endō

Bizitza
JaiotzaNishisugamo (en) Itzuli eta Tokio1923ko martxoaren 27a
Herrialdea Japonia
Lehen hizkuntzajaponiera
HeriotzaKeio University Hospital (en) Itzuli eta Tokio1996ko irailaren 29a (73 urte)
Hobiratze lekuaSaint Ignatius Church (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: hepatitisa
pneumonia
Familia
AitaTsunehisa Endō
Ezkontidea(k)Junko Endō (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaKeiō Unibertsitatea
Nada Junior and Senior High School (en) Itzuli
Toyo Eiwa Jogakuin (en) Itzuli
Hizkuntzaktxinera
japoniera
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, eleberrigilea, gidoilaria, unibertsitateko irakaslea, antzerkigilea eta biografoa
Enplegatzailea(k)Sophia University (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Genero artistikoaeleberria
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

IMDB: nm0256870 Find a Grave: 6825793 Edit the value on Wikidata

Shūsaku Endō (japonieraz: 遠藤 周作 Endō Shūsaku?, Tokio, 1923ko martxoaren 27a - 1996ko irailaren 29a) japoniar idazlea izan zen, Japoniako literatura modernoan ikuspegi katolikoa sartu zuena. Junnosuke Yoshiyuki, Shōtarō Yasuoka, Junzo Shono, Hiroyuki Agawa, Ayako Sono eta Shumon Miura idazleekin batera, Japonian Bigarren Mundu Gerraren ondoren sortutako idazle-talde nagusietako bateko kidetzat jo ohi da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tokion jaio bazen ere, haren gurasoak Mantxuria okupatu berrira joan ziren (Mantxukuo), eta Dalian hirian bizi izan ziren. 1933an gurasoak banandu zirenean, Endo amarekin itzuli zen Japoniara, eta Koben bizi izan zen izeba baten etxean. Hamaika urte zituela, bataio katolikoa hartu zuen amaren eraginez. Bigarren Mundu Gerran ez zen soldadu izan, pleurasia eta beste arazo batzuk zirela eta.

1949an literatura frantsesean graduatu zen Keioko Unibertsitatean, Tokion. 1950-1953 urte bitartean Lyongo Unibertsitatean (Frantzia) aritu zen ikasten, eta frantses idazle katolikoetan espezializatu zen. Bera izan zen Bigarren Mundu Gerraren ondoren atzerrian ikasi zuen lehenengo japoniarra.

Obrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Japoniara itzuli zenean, Akutagawa sari ospetsua irabazi zuen Shiroi Hito (Gizon zuria) ipuinarekin (1955). Umi to dokuyaku (Itsasoa eta pozoia) lanarekin (1957) Mainichi eta Shincho sariak irabazi zituen. Lan horretan japoniarren morala eta errua aztertu zituen, japoniar sendagile batzuek estatubatuar pilotu bati egiten dioten anestesiarik gabeko bibisekzioa dela-eta. Chinmoku (Isiltasuna)nobela historikoa (1966) Endoren maisulantzat hartzen da. Portugaldar misiolarien ekintzak kontatzen ditu XVII. Mendearen hasierako Japonian.

Lan arinagoak ere idatzi zituen, hala nola Ero zoragarri bat (1974) edo Txistu egiten dudanean (1974). Samuraia (1980) lanean samurai batek 1614. urtean Mexikora eta Europara egiten duen bidaia bat kontatu zuen. Eskandalua (1986) lanean, gaizkiaren arazoa landu zuen, Japonia modernoko sexu-munduaren ikerketa baten bidez.

Nobeletan, bere haurtzaroko oroitzapenak agertu zituen: arrotza izatea, paziente baten bizitza, tuberkulosiaren aurkako borroka. Haren fede katolikoa ere maiz-maiz islatzen da nobeletan: pertsonaiek arazo moral konplexuei aurre egin behar diete, eta emaitza, maiz, tragedia izaten da. Endoren obra Graham Greeneren obrarekin parekatu izan da.