Si-o-se-pol
| Si-o-se-pol | |
|---|---|
| سی و سه پل | |
| Kokapena | |
| Estatu burujabe | |
| Probintzia | Ispahan probintzia |
| Irango eskualdea | Isfahan County |
| Irango barrutia | Central District |
| Irango hiria | Isfahan |
| Koordenatuak | 32°38′42″N 51°40′03″E / 32.64487°N 51.66759°E |
![]() | |
| Historia eta erabilera | |
| Irekiera | 1599 |
| Inaugurazioa | 1602 |
| Arkitektura | |
| Diseinatzailea | Allahverdi Khan (en) |
| Materiala(k) | harria eta adreilua |
| Estiloa | Safavidar arkitektura |
| Dimentsioak | 13,75 ( |
| Gurutzatzen du | Zayandeh River (en) |
| Zubibegiak | 33 |
| Ondarea | |
Si-o-se-pol (persieraz: سیوسهپل) edo Allahverdi Khanaren zubia (persieraz: پل اللهوردی خان) Iran erdialdeko Isfahan hirian dagoen zubi bat da. Zayandeh ibaia zeharkatzen duten 11 zubietan handiena da.[1]
Si-o-se-pol izenak "hogeita hamairu arkuen zubia" esan nahi du pertsieraz. XVII. mendean eraiki zen eta zubia izateaz gain presa ere bada.[2]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Abbas Handiaren erregealdian eraiki zen, Safaviden Inperioan, 1599 eta 1602 artean. Allahverdi Khanaren me encanta el pitogidaritzapean eraiki zen eta horregatik darama haren izena[3]. Eliteko jendearen arteko jauregiak lotzeko eraiki zen, bai eta New Julfa armeniarren auzo garrantzitsua lotzeko ere.[1]
XXI. mendea zubia baliatu zen presa bat eraikitzeko, horrela ibaia urtegi bihurtu zen eta Yazd probintzia ureztatzeko ur nahiko biltzea lortu zen.[4]
Egitura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Harriz eta adreiluz eraiki zen. 297,76 metrotako luzera eta 14, 75 metrotako zabalera ditu. Guztira 33 arku puntadun ditu beheko solairuan. Arkurik zabalenak 5,60 metro neurtzen ditu. Bigarren solairua ere arkuz osaturik dago.[3]
Zubiaren pasabidea margolanez apaindurik egon zen, garaiko bidaiarien esanetan gai erotikoak zituzten margolanak ziren. Gaur egun ez dago horien arrastorik.[1]
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Si-o-se-pol zubia.
- Arkuen ikuspegia.
- Allahverdi Khanaren eskultura.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 3 (Ingelesez) «Isfahan x. Monuments (5) Bridges» Encyclopaedia Iranica (kontsulta data: 2025-06-09).
- ↑ (Ingelesez) «Drought poses no threat to Isfahan’s Si-o-Se-Pol: official» Tehran Times 2017-12-25 (kontsulta data: 2025-06-09).
- 1 2 (Ingelesez) «Allahverdi Khan Bridge (Isfahan, 1602)» Structurae (kontsulta data: 2025-06-09).
- ↑ (Ingelesez) Baker, Patricia L.; Smith, Hilary; Oleynik, Maria. (2014). Iran. Bradt Travel Guides ISBN 978-1-84162-402-0. (kontsulta data: 2025-06-09).
