Siberia Berriko uharteak
Siberia Berriko uharteak (errusieraz: Новосиби́рские острова) iparraldeko Siberiako kostaldearen aurrean kokaturiko uhartedia da, Laptev eta Ekialdeko Siberiako itsasoen artean dagoena Sakhako Errepublikaren iparraldean.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Siberia Berriko uharte propioak, edo Anzhu uharteak, 29.000 km² azalera dutenak, honako hauek dira:
- Kotelni uhartea (Коте́льный) 11.700 km² eta
- Fadeievski uhartea (Фадде́евский) 5.300 km²
- Biak Bunge lurraldeak lotuta (земля́ Бу́нге) 6.200 km² (batzuetan itsasopean dagoena)
- Novaya Sibir (Но́вая Сиби́рь) 6.200 km²
- Belkovski uhartea (Бельковский) 500 km²
Hegoaldean eta Siberia kontinentalatik gertuago Liakhovskie uharteak (6.100 km²) daude:
- Liakhovski Uharte Handia (Большо́й Ля́ховский) 4.600 km²,
- Liakhovski Uharte Txikia (Ма́лый Ля́ховский) 1.325 km²,
- Stolbovoi uhartea (Столбово́й) 170 km², eta
- Semionovski uhartea (Семёновский) 5 km².
De Long uharte txikiak (228 km²) Novaya Sibirretik ipar-ekialderantz daudenak:
- Jeannette uhartea (Жанне́тты)
- Henrietta uhartea (Генрие́тты)
- Bennett uhartea (Бе́ннетта)
- Vilkitski uhartea (Вильки́цкого)
- Zhokhov uhartea (Жо́хова)
Uhartedia ez du altuera handirik, izan ere, mendirik altuena 374 m Malakatyn-Tas mednia da, Kotelni uhartean dagoena.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eskualdeko klima artikoa da. Elurrak uhartedia betetzen du urteko bederatzi hilabetetan zehar.
- Urtarrilaren batez besteko tenperatura: -28 °Ctik 31 °Cra
- Uztailaren tenperaturak: Kostaldean +11 °Ctik -3 °Cra; barneko aldean +19 °Ctik +3 °Cra.
- Prezipitazioa: Urtero 132 mm.
Permafrost oso ohikoa da, uharteetan tundra da nagusi eta laku asko daude.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Siberia Berriko uharteetako lehenengo berriak Yakov Permiakov kosakoak ekarri zituen XVIII. mendeko hasieran. 1712an, kosakoen konpainia batek, M. Vagin buru zela, Liakhovski Uharte Handia esploratu zuen. XIX. mendeko hasieran, Yakov Sanikov, Matvei Gedenschtrom eta besteek eskualdea esploratu zuten.
1886 eta 1892an, Eduard Von Toll esploratzaile polarrak eskualdea bisitatu zuen.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Albert Hastings Markham, Arctic Exploration, 1895.
- (Ingelesez) A. Bunge & Eduard Von Toll, The Expedition to the New Siberian Islands and the Jana country, equipped by the Imperial Academy of Sciences, 1887