Sierra Nevada (AEB)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau AEBetako mendilerroari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Sierra Nevada».
Sierra Nevada (AEB)
Cloud Canyon.jpg
Sierra Nevadako Hodeien Arroila
California Coast Ranges.png
Sierra Nevadaren kokapena Kaliforniako mapan
Geografia
Gailurra Whitney mendia
Garaiera 4.418 metro
Luzera 644 kilometro
Zabalera 105 kilometro
Eremua 63.100 kilometro koadro
Administrazioa
Herrialdea(k) AEB
Eskualdea(k) Kalifornia, Nevada

Sierra Nevada[1] mendebaldeko AEBetako mendilerroa da, Kaliforniako ekialdean, Mojave basamortua eta Ur-jauzien mendikatearen artean, hedatzen dena. 644 kilometro luze da. Gailurra Whitney mendia da (4.418 metro).

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Modu ez formalean, The Sierra, The High Sierra edo The Sierras izenekin ere ezagutzen da. Sierra Nevada izena, Juan Bautista Anzak 1776an eginiko bigarren espedizioan zihoan Pedro Font apaizaren deskribapenari zor zaio.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ia mendilerroa osoa Kalifornian dagoen arren, Carson mendilerroa Nevadan kokaturik dago. 650 kilometroko luzera du, iparraldeko Fredonyer igarobidea eta hegoaldeko Tehachapi igarobidearen artean, eta 110 kmko zabalera, mendebaldean duen Erdialdeko Harana eta ekialdean duen Great Basin sumendi ordokiaren artean.

Sierra Nevadan daude Estatu Batuetako parke ikusgarrienetako batzuk: Yosemite, Kings Canyon eta Sekuoia. Mendebaldeko isuraldea hezea eta ekialdekoa, berriz, lehorra da. Sierra Nevadako uraz ureztatzen dira Kaliforniako lursailak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sierra Nevada (AEB) Aldatu lotura Wikidatan