Sievert

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sievert
Neurtzen dudosi baliokidea
SI sistemarako konbertsioa1 Sv
Honen izena daramaRolf Sievert (en) Itzuli
IkurraSv, Зв eta Sv

Sievert-a (Sv ikurra) Nazioarteko Unitate Sistemako unitate deribatu bat da. Materia biziak xurgatutako erradiazio dosia neurtzen du, izan ditzakeen eragin biologikoen arabera eraldatua. Sv 1 joule bat kilogramoko da. Erradiazio ionizatzaileen efektu estokastikoak neurtzen dira unitate honekin. Izena erradiazio dosien neurketan eta erradiazioaren ondorio biologikoen ikerketan egindako lanagatik ospe handia izan zuen Rolf Sievert suediar fisikariaren gorazarrean jarrita dago.

Gray, edo xurgatutako dosi unitatearekiko duen ezberdintasuna erradiazioek eragiten duten min biologikoa kontuan hartzen duela da. X izpi eta gamma izpiekin eta elektroien erradiazio elektromagnetikoetan Sv 1 = Gy 1 da, baina beste erradazio batzuetan faktore bat erabiltzen da: alfa izpietan 20 eta neutroietan 1etik 20rako zenbaki bat.

Definizioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gray unitatea (Gy ikurra) xurgatutako erradiazioaren ondorio energetikoak (fisikoak) materialetan neurtzeko erabiltzen da, xurgatutako dosia neurtzeko.

Sievert unitatea xurgatutako erradiazio ionizatzailearen ondorio biologikoak izaki bizidunen eta, bereziki, gizakien ehunetan era kuaqntitatiboan balioztatzeko, dosi baliokidea.

Pertsona batentzako dosi baliokidea (Sv-tan) xurgatutako dosia (Gy-tan) W biderkagai haztatzaileaz biderkatuz lortzen da.

Biderkagai haztatzailea (batzuetan kalitatezko biderkagaia izendatua) erradiazio mota, erradiazioa xurgatzen duen ehuna eta beste faktore batzuk kontuan hartuz finkatzen da.[1]


Nazioarteko Unitate Sisteman:

xurgatutako dosia Gy-tan neurtzen da

1 Gy = 1 J / xurgatzen duen materialaren kg-ko izanik

eta dosi baliokidea Sv-tan

WxX Sv = X Gy x W Sv/Gy (W=erradiazio eta ehun mota bakoitzari dagokion biderkagai haztatzailea izanda).

Baliokidetasun Faktore Haztatzaileak[1]
Erradiazio mota eta energi maila Faktorea
elektroiak, positroiak, muoiak, edo fotoiak (gamma izpiak, X-izpiak) 1
neutroiak <10 keV 5
neutroiak 10–100 keV 10
neutroiak 100 keV – 2 MeV 20
neutroiak 2 MeV – 20 MeV 10
neutroiak >20 MeV 5
atzerapen protoiak ez diren protoiak eta 2 MeV baino energia gehiagokoak 2
alfa partikulak, fisio zatikiak, nukleo astun ez erlatibistak 20
 
Ehun mota Faktorea
hezur-azala, azala 0,01
maskuria, bularra, gibela, esofagoa, tiroidea, beste batzuk 0,05
hezur-mamia, kolona, birikiak, urdaila 0,12
gonadak 0,20

Gorputzean dauden ehun mota guztietako ondorioak batera kontuan hartzeko, askotan batuketa haztatu bat edo integral bat erabiltzen da.

Historikoki, erradiazio mota eta ehun moten araberako biderkagai haztatzaileak Q eta N biderkagai ezberdinetan bananduta ematen ziren. Baina 2002an, CIPMak Q eta N biderkagaiak bereizteak nahasmena sortzen zuelako biderkagai biak bakarrean batzea erabaki zuen eta N biderkagaia kentzea proposatu zuen bere argitalpenetan.[2]

Nazioarteko Unitate Sistemaren multiploak eta beste unitate batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

milisievert-a (1 mSv = 10−3 Sv = 0.001 Sv) eta

microsievert-a (1 μSv = 10−6 Sv = 0.000001 Sv)

askotan erabiltzen diren Nazioarteko Unitate Sistemaren multiploak dira.

Dosi baliokidea 1975 baino lehen, eta toki batzuetan gaur egun ere, rem-etan neurtzen zen. Rem-aren eta sievert-aren arteko eta haien multiploen arteko erlazioa hurrengo lerrotan agertzen dena da:

  • 1 rem = 0.01 Sv = 10 mSv
  • 1 mrem = 0.00001 Sv = 0.01 mSv = 10 μSv
  • 1 Sv = 100 rem = 100,000 mrem
  • 1 mSv = 100 mrem = 0.1 rem
  • 1 μSv = 0.1 mrem

Sintomen erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erradiazio gogorrarensintomak (egun batean):[3]

Urtebetean metatutako erradiazioaren ondoriozko sintomak gizakietan, milisievertetan (1 Sv = 1000 mSv = 1000000 μSv):[4]

  • 2.5 mSv: urteko batez besteko erradiazio globala.
  • 5.5 - 10.2 mSv: batez besteko balio naturalak Guaraparin (Brasil) eta Ramsar-en (Iran).[5] Ondorio kaltegarririk gabe.
  • 6.9 mSv: CT edo TAC eskanerra.
  • 50 - 250 mSv: prebentzio eta larrialdi-langileentzako muga, hurrenez hurren.

Astronauten erradiazio-dosi maximoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espazioko bidaietan, eta espazioan eguzki-haizeak eta izpi kosmikoek eragindako erradiazioa dagoenez, NASAk araua du; horren arabera, 10 urteko zerbitzuan, astronauta batek ez luke jaso behar etorkizunean minbizia izateko probabilitatea %3 handituko lukeen erradiazioa baino gehiago.[6]

Arau hori erabiliz, NASAk kalkulatzen du zenbat erradiazio maximo jaso behar lukeen astronauta batek 10 urtean (gutxi gorabeherako kalkuluetan oinarrituta, estatistika askorik gabe):[7]

25 urteko gizonak: 0,7 Sv; 25 urteko emakumeak: 0,4 Sv

35 urteko gizonak: 0,9 Sv; 35 urteko emakumeak: 0,6 Sv

45 urteko gizonak: 1,5 Sv; 45 urteko emakumeak: 0,9 Sv

55 urteko gizonak: 2,9 Sv; 55 urteko emakumeak: 1,6 Sv

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sievertaren jatorria CGS unitateetatik datorren röntgen equivalent man (rem) da. Erradiazio Unitate eta Neurrien Nazioarteko Batzordeak (ICRU) 1970eko hamarkadan SIko unitate koherenteetara aldatzea sustatu zuen, eta 1976an jakinarazi zuen dosi baliokiderako unitate egokia formulatzea aurreikusita zuela.[8][9] ICRPk ICRUri aurrea hartu zion 1977an sievert-a sartuz.[10]

Sievert Pisu eta Neurrien Nazioarteko Batzordeak (CIPM) hartu zuen 1980an, gray-a hartu eta bost urtera. CIPMk azalpen bat eman zuen 1984an, eta sievert-a grayaren ordez noiz erabili behar den gomendatu zuen. Azalpen hori 2002an eguneratu zen, 1990ean aldatu zen ICRPren dosi baliokidearen definiziora hurbiltzeko. Zehazki, ICRPk dosi baliokideak sartu zituen, erradiazioaren haztapen-faktore (WR) gisa izendatu zuen kalitate-faktorea (Q), eta 'N' haztapen-faktorea murriztu zuen 1990ean. 2002an, CIPMk ere 'N' haztapen-faktorea kendu zion azalpenari, baina beste termino eta sinbolo zahar batzuk mantendu zituen. Azalpen hori SIren liburuxkaren eranskinean baino ez da ageri, eta ez da sievertaren definizioaren parte.[11]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]