Edukira joan

Sigma josteko makina erraldoia

Sigma josteko makina erraldoia
Jatorria
Ezaugarriak
Deskribapena
Honen parte daSigma
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaElgoibar
Koordenatuak43°12′44″N 2°25′08″W / 43.21224692°N 2.41883464°W / 43.21224692; -2.41883464
Map

Sigma josteko makina erraldoia Elgoibarko paisaia urbanoaren elementu ezagun bat da 1960ko hamarkadatik. Estarta y Ecenarro enpresaren aurrean, lantegiko harrera-etxolaren gainean egon izan da kokatua, eta bertan egiten ziren Sigma josteko makinen modelo bat izan da, urteetan zehar aldatuz joan dena.[1] [2] [3]

Txirrindularitzako probetan erakutsi zen Sigma H erraldoia.

1960ko eta 1970eko hamarkadetan ikusi zena Sigma H modelo bat izan zen;[3] zeinaren adibideren bat markak txirrindularitza taldea izan zuenean ere ibiltzen zuten kamioi gainean txirrindularien karabana publizitarioan.[4] Gero Sigma 2000 modeloaren erreprodukzio bat egon zen, eta han jarraitu zuen lantegia itxi (1996) eta josteko makina gehiago egiten ez zelarik ere. 2016an obrak egin ziren inguruan, zubi berritua eraiki zelarik ondoan Deba ibaiaren gainean, eta obren barruan josteko makina eraberritu zuten.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) «Estarta y Ecenarro - SIGMA» Patrimonio Industrial de Euskadi (kontsulta data: 2024-10-19).
  2. (Gaztelaniaz) «Pioneros» Makina Erreminta Museoa (kontsulta data: 2024-10-19).
  3. 1 2 3 (Gaztelaniaz) ZABALA, AITOR. (2016-08-10). «De la Sigma H a la Sigma 2000» El Diario Vasco (kontsulta data: 2024-10-19).
  4. Kutxa Fototeka, Fondo Marín. (1961). Grupo de corredores del equipo Sigma junto a un camión publicitario de dicha firma (1/2). (kontsulta data: 2024-10-19).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]