Signal (aldizkaria)
Signal (aldizkaria) | |
---|---|
Datuak | |
Mota | aldizkako argitalpena eta aldizkaria |
Herrialdea | Hirugarren Reicha |
Erabilitako hizkuntza | Kroaziera, italiera, ingeles, gaztelania, frantses, daniera, nederlandera, norvegiera, hungariera, bulgariera, suediera, errumaniera, arabiera, persiera, portugesa, turkiera, greziera, finlandiera, serbiera, eslovakiera, errusiera, poloniera, Estoniera, letoniera eta aleman |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 1940ko apirilaren 15a |
Desagerpena | 1945eko martxoaren 5a |
Signal aldizkari ilustratua izan zenBigarren Mundu Gerran, 1940 eta 1945 artean, naziek Alemanian argitaratutakoa. Hamabostekaria zen eta gerraren garapena eta beste gai batzuk jorratzen zituen nagusiki (zientzia, kultura, gizartea, etab.). Bere kalitate handiko argazkiak apartak ziren garai hartan, zabalkunde handia lortuz. Deutscher Verlag argitaletxeak argitaratu zuen. [1]
Historia eta ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Der Adlare aldizkaria ere bere baliokidea izan zen Luftwaffeko argitalpen gisa. Signal 1940ko apirilean sortu zuen Hasso von Wedel koronelak, Wehrmacht-eko Propaganda Bulegoko buruak. Berliner Illustrirte Zeitung astekari grafikoaren gehigarri gisa jaio zen, eta Joseph Goebbelsen Propaganda Ministerioaren kontroletik kanpo geratu zen. [2]
Izenburua ez zen ausaz aukeratu, Signal hitza (seinale) berdin idazten baita ingelesez, alemanez eta frantsesez, eta nahiko antzera agertzen baita beste hizkuntza askotan ere (Signalet danieraz, Señal gaztelaniaz, Signaal flandrieraz, Sinal portugesez, Signaali finlandieraz, Segnale italieraz...) eta denetan esanahi bera du. Hain zuzen ere, 20 edizio izan zituen eta horietarik asko Europako zenbait herrialdetako hizkuntzetan izan ziren.[3] Gaztelaniazko edizioa 1941eko urtarrilean jaio zen, eta 25.000 aleko tirada zabaldu zen Espainian. [2]
Italian Signalen parekidea izan zen faxisten Herri Kultura Ministerioak argitaratu zuen Tempo aldizkaria. [4]
Aldizkariak formatu handia zuen, 26 x 37 cm-ko neurri, eta berrogei orrialde inguruko lodiera. [5] Koloreko zortzi orriko atal deigarri bat zuen, garai hartan ez ohikoa.
Haren argazkiek, kalitate handikoak, balio dokumental handia dute, eta inspirazio iturri izan ziren Boixcar argitaletxearen Hazañas Bélicas (1948-1958) atalkako argitalpenerako.[6]
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bonsaver, Guido. Censorship and Literature in Fascist Italy. University of Toronto Press, 2007.
- Fontes, Ignacio; Menéndez. El parlamento de papel: las revistas españolas en la transición democrática. I. Asociación de la Prensa de Madrid, 2004.
- Rutz, Rainer. Signal. Eine deutsche Auslandsillustrierte als Propagandainstrument im Zweiten Weltkrieg. Essen: Klartext, 2007.
- van Linthout, Ine. Das Buch in der nationalsozialistischen Propagandapolitik. De Gruyter, 2012.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ van Linthout 2012, 32 orr. .
- ↑ a b Fontes & Menéndez 2004, 426 orr. .
- ↑ Rutz (2007), 9. or.
- ↑ Bonsaver 2007, 234 orr. .
- ↑ Fontes & Menéndez 2004, 427 orr. .
- ↑ Darias, Manuel. (2010-12-31). «Hazañas Bélicas de Boixcar - Diario de Avisos - domingo 29 de agosto de 2010» web.archive.org (Diario de Avisos) (Noiz kontsultatua: 2024-08-19).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, katalanezko Wikipediako «Signal (revista)» artikulutik itzuli da; zehazki, 2024-04-19ko bertsio honetatik. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.