Sigrid Undset

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Sigrid Undset
Sigrid Undset 1928.jpg
Bizitza
Jaiotza Kalundborg1882ko maiatzaren 20a
Herrialdea  Norvegia
Heriotza Lillehammer1949ko ekainaren 10a (67 urte)
Familia
Ezkontidea(k) Anders Castus Svarstad
Hezkuntza
Hizkuntzak norvegiera
Lanbidea
Lanbidea hizkuntzalaria, eleberrigilea, itzultzailea, idazlea eta gidoilaria
Lantokia(k) New York
Jasotako sariak
Nominazioak
Kidetza Royal Norwegian Society of Sciences and Letters
American Geographical Society
Genero artistikoa Eleberri historikoa
Sinesmenak
Erlijioa katolizismoa
IMDb nm0881057

Sigrid Undset (Kalundborg, Danimarka, 1882ko maiatzaren 20a - Lillehammer, Norvegia, 1949ko ekainaren 10a) norvegiar idazlea izan zen. Marta Ulia anderea (1907) nobelarekin eman zen ezagutzera, eta haren ondotik Jenny (1911) eta Udaberria (1914) lanak argitaratu zituen. Bere garaiko feminismoaren aurka zegoen, eta nobela horietan maitasun librearen aldekoak kritikatu zituen eta emakumearen etxeko lana azpimarratu zuen ("Ez zaitezte feministak izan, izan zaitezte emakumeak, emazteak eta amak"). Kristin Lavransdatter (1920-1922) eta Olav Audunssön (1925-1927) nobelak dira ezagunenak; gizonaren eta emakumearen arteko lehia dute gaitzat. 1925ean, katolizismora bihurtu zen eta esperientzia hori kontatu zuen Gymnadenia (1929) eta Sasia sutan (1930) obren bidez. Erlijioaz zituen ideiak azaldu zituen Ida Elisabeth (1932), Emakume fidela (1936) eta Madame Dorthea (1936) lanetan. Nazismoaren aurka zegoen, eta alemaniarrek Norvegia okupatu zutenean, Estatu Batuetara erbesteratu behar izan zuen. 1928an Literaturako Nobel saria jaso zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sigrid Undset Aldatu lotura Wikidatan