Siim Kallas
Siim Kallas (Tallinn, 1948ko urriaren 2a) estoniar politikaria da.[1]
Aurrekontua eta Finantzak ikasi zituen Tartuko Unibertsitatean, eta seinale-errejimenduko militarra izan zen sobietar armadan. 1972tik 1990era Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistako kide izan zen. 1987an, Estoniaren independentzia ekonomikoa lortzeko plan baten egileetako bat izan zen, merkatu-ekonomiarekin eta moneta eta zerga propioekin. 1989an Sobietar Batasuneko Herriaren Diputatuen Kontseiluko kide izendatu zuten.
Estoniak independentzia lortu ondoren, 1991n Kallas Estoniako Bankuko presidente izendatu zuten, eta 1992an kroon-a jarri zuen abian moneta ofizial gisa. 1994an Estoniako Erreformaren Alderdiaren sortzaileetako bat izan zen, eta 1995eko hauteskundeen ondoren Kanpo Arazoetako ministro izan zen 1995etik 1996ra, eta Finantza ministro 1999tik 2002ra.
Lehen ministroa izan zen 2002tik 2003ra, eta Administrazio Gaietarako Europako komisarioa 2004tik 2008ra, eta Garraioetakoa 2010etik 2014ra. Ondoren, Riikoguko diputatua izan zen 2019tik 2024ra, politikatik erretiratu zenean.
Kaja Kallas politikariaren aita da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ The liberal communist. (Noiz kontsultatua: 2025-4-30).