Edukira joan

Sikassoko eskualdea

Koordenatuak: 11°11′59″N 7°05′49″W / 11.1997°N 7.0969°W / 11.1997; -7.0969
Wikipedia, Entziklopedia askea
Sikassoko eskualdea
 Mali
Administrazioa
Estatu burujabe Mali
ISO 3166-2ML-3
HiriburuaSikasso
Geografia
Koordenatuak11°11′59″N 7°05′49″W / 11.1997°N 7.0969°W / 11.1997; -7.0969
Azalera70.280 km²
Demografia
Biztanleria2.625.919 (2009)
Dentsitatea37,36 bizt/km²
Ordu eremuaUTC±00:00

Sikassoko eskualdea (bamanankanez: ߛߌߞߊߛߏ ߘߌߣߋߖߊ‎Sikaso Dineja) Mali hegoaldeko eskualdea da. 70.280 km²ko azalera du[1], herrialde osoaren %5,8. Hiriburua Sikasso da.[2]

Maliren hegoaldeko muturrean dago. Ipar-mendebaldean Kulikoroko eskualdearekin du muga, ipar-ekialdean Seguko eskualdearekin, ekialdean Burkina Fasorekin, hegoaldean Boli Kostarekin eta mendebaldean Ginearekin.

2009an 2.625.919 biztanle zituen.[1] Etnia nagusiak senufo, minianka, fulani eta samoghoa dira.

Banaketa administratiboa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sikassoko eskualdea zazpi barrutitan (cercle) banaturik dago:Bougouni, Kadiolo, Kolondiéba, Koutiala, Sikasso, Yanfolila eta Yorosso.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]