Edukira joan

Siklawa ur-jauzia

Koordenatuak: 49°12′N 20°00′E / 49.2°N 20°E / 49.2; 20
Wikipedia, Entziklopedia askea
Siklawa ur-jauzia
Motaur-jauzi eta helmuga turistiko
Geografia
Map
Koordenatuak49°12′N 20°00′E / 49.2°N 20°E / 49.2; 20
Honen parte daRoztoka (en) Itzuli
Estatu burujabe Polonia
Voivoderria Polonia Txikiko voivoderria
PowiatTatra barrutia
Poloniako landa-udalerriaBukowina Tatrzańska udalerria
Hidrografia
Arro hidrografikoaVistula basin (en) Itzuli

Siklawa ur-jauzia (polonieraz: Siklawa, Wielka Siklawa) Polonia hegoaldean, Eslovakiako mugatik hurbil, kokaturik dagoen ur-jauzia da. Herrialdeko ur-jauzi altuena da.[1]

"Siklawa" izenak "ur-jauzia" esan nahi du polonieraz. "Wielka Siklawa"-ren esanahia "ur-jauzi handia" da.

Tatra mendietako Parke Nazionalean aurkitzen da, Tatra Garaietako Roztoka ibaiaren haranean, itsas mailarekiko 1.600 metrotako altueran.[2]

Urtaroan duen ur kopuruaren arabera bi edo hiru ur-jauzik osatzen dute. 35 º-tako inklinazioarekin erortzen da 70 metrotako altuera osatuz.[2]

XIX. mende hasieratik erakarri izan ditu turistak, mendizaleak, poetak eta margolariak bereziki[3]. 1832. urtean Seweryn Goszczyński idazleak haren edertasuna goraipatu zuen idatzietan[4]. Antzinakoa da ur-jauzietaraino dagoen ibilbidea, baina izotzak estaltzen duenean oso arriskutsua bihurtzen da. 1924an Jan Gąsienica-Daniel mendi gidari ezaguna bertan hil zen, izotzetan labaindu eta haranean zehar erorita.[5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Polonieraz) «Jak zaplanować wycieczkę nad Wodospad Siklawa? Praktyczne porady i najciekawsze szlaki» dziendobry.tvn.pl 2019-06-25 (Noiz kontsultatua: 2024-12-08).
  2. a b (Ingelesez) «The Great Siklawa Waterfall (70 m high) on Roztoka Stream. The High Tatra Mountains, Carpathians. Valley of Five Polish Ponds. Amazing nature reserve in Poland.» Colourbox | your royalty free stock library (Noiz kontsultatua: 2024-12-08).
  3. Txantiloi:Pl-PL admin. (2014-11-27). «Wodospad Siklawa» Tatry (Noiz kontsultatua: 2024-12-08).
  4. (Polonieraz) «Wodospady w Tatrach polskich» portaltatrzanski.pl (Noiz kontsultatua: 2024-12-08).
  5. Nyka, Józef. (2003). Tatry Polskie. Przewodnik. Latchorzew: Wydawnictwo Trawers. ISBN 83-915859-1-3..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]