Silaba

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Silaba (grezieraz: συλλαβή) katea mintzatuko edozein fonema-talderen oinarrian dagoen funtsezko egitura da, arnasa-kolpe batez ahoskatzen dena[1]. Adibidez, katu hitza bi silabak osatuta dago: ka eta tu. Silaba bat osatzeko nukleo silabiko bat (normalean bokal bat) eta aurreko edo osteko gehigarria (normalean kontsonante bat) beharrezkoa da.

Silabak hitzen adreilu fonologikotzat hartzen dituzte. Hizkuntza baten erritmo, prosodian, metrikan edo ahoskeran eragina dute.

Idazkera silabikoa letrak sortu baino askoz gehiago hasi zen, izan ere, lehendabiziko ereduak k. a. 2800 inguru agertu ziren Sumerreko Ur hirian[2]

Silaba bakarreko hitzak (adibidez, su) silababakarekoa, bi silabakoak (adibidez, esne) silababikoa eta hiru edo gehiagokoak (adibidez, gramatika) polisilabikoa dute izena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, Silaba, http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia1.asp?sarrera=silaba .
  2. J.T. Hooker et al., Reading the Past: Ancient Writing from Cuneiform to the Alphabet, British Museum, 1993


Hizkuntzalaritza Artikulu hau hizkuntzalaritzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.