Silize-gel
Silize-gela silizio dioxidoaren forma porotsu eta amorfoa da; oso xurgatzailea. Prozesu kimiko askotan, hezetasuna kentzeko eta deshidratatzeko eragile gisa erabiltzen da[1].
Silize-gel | |
---|---|
![]() | |
Konposizioa | silizio |
Mota | gel, column packing material (en) ![]() ![]() |
Ezaugarriak | |
Dentsitatea | 2,2 g/cm³ (20 ℃) |
Fusio-puntua | 1.710 ℃ |
Irakite-puntua | 2.230 ℃ (760 Torr) |
Lurrun-presioa | 0 mmHg |
Masa molekularra | 60,1 Da |
Erabilera | |
Rola | hygroscopic agent (en) ![]() |
Arriskuak | |
Denboran ponderatutako esposizio muga | 6 mg/m³ (10 h, baliorik ez) |
IDLH | 3.000 mg/m³ |
Eragin dezake | silica gel exposure (en) ![]() |
Identifikatzaileak | |
CAS zenbakia | 68855-54-9 eta 112926-00-8 |
RTECS zenbakia | VV7310000 |
ZVG | 491121 |
DSSTox zenbakia | VV7310000 |
EC zenbakia | 272-489-0 eta 601-214-2 |
ECHA | 100.065.880 eta 100.128.559 |
MeSH | D058428 |
KEGG | D06521 |
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Porositate handia duenez, 800 m²/g-ko azalera espezifikoa du, eta horrek ur-xurgatzaile bihurtzen du. Hori dela eta, leku itxietan hezetasuna murrizteko erabiltzen da, normalean % 40raino. Urez ase denean, gela birsortu egin daiteke, 150 C-ko tenperaturan jarrita (1,5 ordu ur litro bakoitzeko).
Silize-gela ez da toxikoa edo sukoia ezta kimikoki erreaktiboa ere. Hala ere, gelezko ontzi txikiek ohar bat daramate, irentsiz gero toxikoak direla ohartarazteko. Gelaren hezetasuna adierazteko gehitzen den kobalto kloruroa toxikoa delako gertatzen da hori. Kobalto kloruroak hezetasunarekin erreakzionatzen du; lehor dagoenean, urdina da, eta arrosa bihurtzen da hezetasuna xurgatzean. Material hori manipulatzean sortzen den hautsak silikosia sor dezake arnastuz gero.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Silize-gel. Zientzia eta teknologia hiztegi entzilklopedikoa. Elhuyar fundazioa.