Siljan (aintzira)

Koordenatuak: 60°51′N 14°48′E / 60.85°N 14.8°E / 60.85; 14.8
Wikipedia, Entziklopedia askea
Siljan aintzira» orritik birbideratua)
Siljan
Siljan (su)
Datu orokorrak
Garaiera161 m
Motaaintzira, Krater eta lake water body (en) Itzuli
Luzera52 km
Azalera292 km²
Sakonera120 m
Bolumena8.089.000.000 m³
Geografia
Map
Koordenatuak60°51′N 14°48′E / 60.85°N 14.8°E / 60.85; 14.8
Honen parte daBothnian Sea Water District (en) Itzuli
Estatu burujabe Suedia
Suediaren banaketa administratiboaDalarna
Suediako udalerriaLeksand udalerria
Hidrografia
Betebidea
HustubideaÖsterdal
Arroaren azalera12.000 km²

Siljan Suediako aintzirarik handienetan seigarrena da; Suediako erdialdeko Dalarnako konderrian dago.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aintzira horren eta inguruko guztien (Orsasjön eta Insijön) hedadura bateratua, 354 kilometro karratu dituzte. Gehieneko sakonera 120 metrokoa du, eta itsas mailatik 161 metro gorago dago. Aintziraren bazterrean dagoen hiririk handiena Mora da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aintzira Siljansringen deritzonaren hego-ekialdean dago, duela 365 milioi urteko eraketa geologiko bat, Devoniar aroan eratua, meteorito talka handi baten ondorioz. Gunean aurkitzen diren Kabriar, Ordoviziar eta Siluriar aroetako geruza sedimentarioek, fosil ugari dituzte. Petrolioa existitzen denaren susmoa dago, baina, ikerketek, orain arte, ezezkoa diote.

Kraterrak, 50 kilometroko diametroa du eta Europan ezagutzen diren guztietatik handiena da.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Siljanen mapa, Suedian.
Siljanen mapa, Suedian.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]