Silpancho
| Silpancho | |
|---|---|
| Osagaiak | arroza |
| Historia | |
| Jatorrizko herrialdea | Bolivia |
Silpanchoa (kitxuaz: sillp'anchu) Boliviako plater tradizionala da, Cochabamba departamenduann bereziki jaten dena. Arroz eta behi haragiz osaturik dago.[1]
Osagaiak eta prestaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oinarrian arroz zuria eta patata xerrak jartzen zaizkio. Haren gainean behi haragi xerra zirkular eta fin bat ezartzen da eta honen gainean arrautza frijitua. Alboan entsalada bat jartzen zaio, tipulaz, tomatez eta locoto piper minez osatua, denak ere dado txikitan zatikatuak[2]. Batzuetan azenarioa ere izaten du.
Izena eta historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kitxuazko sillpa izenak zapala edo fina esan nahi du, haragia horrela zerbitzatzen baita. Kondaira batek dio Cochabambako Celia la Fuente Peredok ohiko bezeroa zen Panchori horrela esaten ziola; "Aquí tienes tu sillpa, Pancho" ("hemen duzu zure haragi fina, Pancho").[2]
Celia la Fuente (1928-2008) jotzen da silpanchoaren asmatzailea. Izan ere aurretik arrozik gabe zerbitzatzen baitzen, eta honek sortu zuen gaur egungo platera eta izena ere.[2]
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Bonifacio, Jessica. (2019-01-18). «Platos típicos de la comida boliviana» www.elcaribe.com.do (kontsulta data: 2025-05-11).
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) Bolivia, Opinión. (2012-08-05). «El insuperable Sillpancho» Opinión Bolivia (kontsulta data: 2025-05-11).