Silvestre Revueltas

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Silvestre Revueltas
Silvestre-revueltas.jpg
Bizitza
Jaiotza Durango1899ko abenduaren 31
Herrialdea  Mexiko
Heriotza Mexiko Hiria1940ko urriaren 5a (40 urte)
Heriotza modua berezko heriotza
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
ingelesa
Lanbidea
Lanbidea orkestra zuzendaria, musikagilea, musikologoa eta soinu banda konpositorea
Musika instrumentua biolina
IMDb nm0720956

Silvestre Revueltas (Santiago Papasquiaro, Durango, Mexiko, 1899ko abenduaren 31 - Mexiko Hiria, Mexiko, 1940ko urriaren 5a) mexikar biolinista eta musikagilea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mexikon egin zituen ikasketak, eta geroago, Estatu Batuetan. 1929. urtean Mexikoko Orkestra Sinfonikoko zuzendari-laguntzaile izendatu zuten. Biolin eta ganberako musika irakasle izan zen Mexikoko Kontserbatorioan.

Revueltasen musika hunkigarria eta adierazkorra da, eta herri-musikaren mamia adierazten du. Lan aipagarriak dira: poema sinfonikoak, Esquinas (1930), Colorines (1932), Janitzeo (1933), Sensemayá (1938); balletak, El renacuajo pescador (1935) eta La coronela (1939); Federico García Lorcarengan oinarritutako Homenaje a García Lorca (1935) eta 7 canciones de García Lorca (1938); filmetarako musika, harizko tresnetarako kuartetoak eta kantuak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Silvestre Revueltas Aldatu lotura Wikidatan