Silvioren arteka

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gorriz Silvioren artekaren ibilbidea.

Silvioren arteka edo alboko arteka, giza garuna bere oinarritik bi aldeetan zeharka zeharkatzen duen arteka bat da. Bere izen arrunta Franciscus Sylviusgatik (1614-1672 jasotzen du, medikua eta Leidengo Unibertsitatean anatomia irakaslea zena.

Anatomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garunaren oinarriaren ikuspegia, non alboko artekaren behealdeko zatia ikus daitekeen.

Bere behealdeko zatian lobulu frontala eta lobulu tenporala banatzen ditu, eta goialdekoan lobulu parietala eta tenporala. Bi garun hemisferioetan dago, baina luzeagoa da ezkerrekoan.

Silvioren arteka garunean garatzen den lehen arteketako bat da, giza umekiaren garunean haurdunaldiko hamalaugarren aste aldera agertuz.

Alboko artekak zenbait alboko adar ditu. Nabarmenetakoak eta arruntki aurkituenetakoak diren bi adar igokaria (bertikala ere deitua) eta adar horizontala dira, beheko zirkunboluzio frontala azpibanatzen duena. Silvioren artekak zeharkako zirkunboluzio tenporala ere badu, entzumenaren kortexaren zati dena.

Bitxikeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Albert Einsteinen garuna zientziarentzat emana eta kontserbatua izan zen, eta anormaltasun bat zuen Silvioren artekan.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Silvioren arteka Aldatu lotura Wikidatan