Simón de la Torre

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Simón de la Torre
Latorre-magues.jpg
Puerto Ricoko gobernadorea

1872ko ekainaren 30a -
Bizitza
Jaiotza Larrabetzu1804ko urriaren 23a
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Areatza, 1886 (81/82 urte)
Jarduerak
Jarduerak gudaria
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkak Lehen Karlistaldia

Simón de la Torre Ormaza (Larrabetzu, 1804ko urriaren 23a - Areatza, 1886) bizkaitar militarra izan zen, mariskal karlista izan zen.[1]

1820an konstituzionalisten aurka matxinatu zen, Fernando VII.a Espainiakoa berriro absolutismo ezarri zezala eskatuz. Erregea hiltzean, Karlos Maria Isidro Borboikoaren alde egin eta mariskal izendatu zuten Lehen Karlistaldian. Rafael Marotorekin batera, Bergarako besarkada lortzeko lan egin zuen.[2] Gerra ostean, espainiar armadan izan zen.

Hainbat urtez egon zen erretiroa hartuta, Gobernuak Kubako gobernadore militar izendatu zuenera arte; bi urteren buruan Puerto Ricoko uhartera joan zen teniente jeneral eta kapitain jeneral.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Auñamendi Eusko Entziklopedia Simon de la Torre y Ormaza.
  2. Pirala y Criado, Antonio (2005) Vindicación del general Maroto y manifiesto razonado de las causas del Convenio de Vergara Iruñea: Urgoiti editores ISBN 84-933398-8-1.


Biografia
Bizkaia
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.