Simeon Estilita

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Simeon Estilita
Simeon Stylites icon 1465.jpg
Bizitza
Jaiotza Kozan389
Herrialdea  Siria
Heriotza Church of Saint Simeon Stylites459ko irailaren 2a (69/70 urte)
Jarduerak
Jarduerak monjea eta estilita
Santutegia
Irailaren 14 eta urtarrilaren 5
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Orthodox Christianitya

Simeon Estilita (asiriera klasikoz: ܫܡܥܘܢ ܕܐܣܛܘܢܐ‎ šamʻun dasṯonáyá, antzinako grezieraz: Συμεὼν ὁ στυλίτης Symeon Stylites, arabieraz: سمعان العمودي‎ semaan al aamoudi ) (Sis, c. 388 – Qalaat Semaan, 459ko irailaren 2a) kristau aszeta izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hogeita hamar urte zituela, eremitismoaren molde berria abiarazi zuen Siriako basamortuan: estilitismoa, zutabe baten gainean penitentzia egiten bizitzea. Gisa horretan 40 urte inguru eman zuen 30 m garai zen eta metro bateko diametroa zuen zutabe baten gainean. Behin, aingeru batek suzko gurdi batean zerura eramateko zetorrela ikusi uste izan zuen eta, gurdian sartzeko oin bat altxatua zuela, ikuspena suntsitu zen; tentazioan erortzekotan egon izanagatik bere burua zigortzearren, hil artean postura hartan gelditzea deliberatu zuen. Urtebete geroago hil zen. Simeonen eraginaz eta haren eredura beste zenbait estilita barreiatu ziren Siriako eta Tebaidako basamortuan zehar, nor bere zutabean, Simeon Gaztea, Lukas eta Daniel santuak eta San Alipio, besteak beste.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]