Simferopol

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Simferopol
 Errusia
Симферополь. Пешеходная зона..JPG
Flag of Simferopol.pngSimferopol-COA.png
Administrazioa
Herrialdea  Errusia
 Krimea Krimea
Izen ofiziala Сімферопoль / Симферополь / Aqmescit
Postakodea 95000—95490
Geografia
Koordenatuak 44° 56′ 53″ N, 34° 06′ 15″ E / 44.948055555556°N,34.104166666667°E / 44.948055555556; 34.104166666667Koordenatuak: 44° 56′ 53″ N, 34° 06′ 15″ E / 44.948055555556°N,34.104166666667°E / 44.948055555556; 34.104166666667
Simferopol hemen kokatua: Europar Errusia
Simferopol
Simferopol
Azalera 107 km²
Altuera 350 m.
Demografia
Biztanleria 362.366 biztanle (2013)
Dentsitatea 3.386,6 bizt/km²
Informazio gehigarria
Webgunea http://sim.gov.ua

Simferopol[1] (ukraineraz: Сімферóполь; errusieraz: Симферóполь; Krimeako tatareraz: Aqmescit, «meskita zuria») de facto Errusiako hego-mendebaldeko hiri bat da, Krimeako Errepublikako hiriburua. Salgir ibaiaren ertzean dago.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Simferopol Krimeako penintsulako hegoaldean dago. Edateko ura hiriaren inguruan dagoen Simferopol urtegitik hartzen dute.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klima lehor eta beroa da, eta neguak leunak izaten dira orokorki. Urtarrileko batez besteko tenperatura -0,5 ºC izaten da, eta uztailekoa, 21,2 °C.

Datu klimatikoak (Simferopol, 1981-2010)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 20.4 21.9 28.7 31.5 34.2 37.7 39.3 39.5 37.2 33.3 28.0 25.4 39.5
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 3.9 4.7 9.1 15.9 21.4 25.7 28.9 28.7 23.1 17.0 10.4 5.6 16.2
Batez besteko tenperatura (ºC) 0.2 0.4 3.9 9.9 15.1 19.5 22.3 22.0 16.9 11.3 5.8 2.0 10.8
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -26.0 -30.3 -18.4 -11.1 -8.4 0.7 3.6 3.8 -5.1 -11.4 -21.7 -23.2 -30.3
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -2.9 -3.2 -0.3 4.8 9.5 13.9 16.5 16.1 11.2 6.8 2.2 -1.1 6.2
Pilatutako prezipitazioa (mm) 39 36 37 34 34 58 46 52 42 42 49 45 514
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 12 11 11 11 10 11 8 7 10 11 13 13 128
Eguzki orduak 86.8 101.7 164.3 210.0 282.1 315.0 341.0 316.2 261.0 204.6 114.0 74.4 2471.1
Iturria: Pogoda.ru.net,[2] Hong Kong Observatory[3] for data of sunshine hours

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Simferopol hirian dago Neapolis eszitiarra aztarnategia, antzinako Krimeako eszitiarren hiriburuaren aztarnak.

Gerora, Krimeako tatariarrek inguruan Aqmescit hiria eraiki zuten; urteetara, 1784an Simferopol izena ipini zioten (grekotik: Συμφερόπολις, Sympheropolis: «erabiltzeko hiria») Katalina Handiak Krimea eskuratu zuenean. 1802. urtean Taurida gobernazioko hiriburu izan zen.

Errusiako Gerra Zibilean, Armada Gorriak 1920. urtean hiria eskuratu zuen, eta Krimeako Sobietar Errepublika Sozialista Autonomoaren hiriburu izendatu zuten hurrengo urtean.

Bigarren Mundu Gerran aleman naziek hartu zuten hiria, sarraskiak eginez (22.000 biztanletik gora hil zituzten). Sobietarrek hiria askatu zuten 1944. urtean.

1954. urtean, berriz, Krimeako penintsula osoarekin batera, administratiboki Ukrainako Sobietar Errepublika Sozialistan sartu zuten Simferopol.

Gaur egun[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sobietar Batasuna 1991. urtean desegin zenean, Simferopol Krimeako Errepublika Autonomoko hiriburu egin zuten, independentzia lortu berri zuen Ukrainaren barruan. Biztanle gehienak jatorriz errusiarrak dira, eta ukrainarrak eta Krimeako tatariarrak gutxiengo handienak dira.

Garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trenbide-terminala dago Simferopolen, baita nazioarteko aireportua ere. Gainera, munduko trolebus linea luzeena daukate: 86 km-ko bidea egiten du Simferopol Itsaso Beltzeko kostaldeko Jalta hiriarekin lotuz.

Senidetutako hiriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Simferopol Aldatu lotura Wikidatan

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]