Simon Guggenheim
John Simon Guggenheim (Filadelfia, 1867ko abenduaren 30a-New York, 1941eko azaroaren 2a) Estatu Batuetako negozio-gizona, filantropo eta Alderdi Errepublikanoaren senataria izan zen. Haren familia jatorri Askenazi zuen.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Meyer Guggenheimen semea zen. Bere anaiak Daniel Guggenheim, Solomon R. Guggenheim eta Benjamin Guggenheim ziren; azken hau RMS Titanicen hondamendian bizitza galdu zuen.[2] Denveren bizi izan zen eta Colorado estatua ordezkatu zuen 1907tik 1913ra Estatu Batuetako Senatuan, Alderdi Errepublikarraren alde. 1919 eta 1941 artean Estatu Batuetako American Smelting and Refining Companyren presidentea izan zen.
Bere emaztea Olga Hirsh zen. Bere semea Simon Guggenheim, 1922an hil zen, hamazazpi urte zituela, mastoiditisaren ondorioz. John Simonek eta haren emazteak John Simon Guggenheim Memorial Fundazioa sortu zuten eta Guggenheim bekak hasi ziren ematen.
Simon Guggenheim 1941ean hil zen. New Yorkeko Bronxen dagoen Woodlawn Cemeteryn dago lurperatuta.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Davis, John H. (1994). The Guggenheims: An American Epic. New York: S.P.I. Books. ISBN 9781561713516.[1]
- ↑ "Simon Guggenheim". Jewish Virtual Library.[2]