Simon Kulli
| Simon Kulli | |||
|---|---|---|---|
2017ko ekainaren 15a - 2025eko azaroaren 29a ← Lucjan Avgustini (en) Elizbarrutia: Sapëko elizbarrutia | |||
| Bizitza | |||
| Jaiotza | Vau i Dejës (en) | ||
| Herrialdea | |||
| Heriotza | 2025eko azaroaren 29a (52 urte) | ||
| Hezkuntza | |||
| Hizkuntzak | albaniera | ||
| Jarduerak | |||
| Jarduerak | apaiz katolikoa, diakonoa eta apezpiku katolikoa | ||
| Ideologia eta sinesmenak | |||
| Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||
Simon Kulli (Pistull, 1973ko otsailaren 14a – Vau i Dejës, 2025eko azaroaren 29a) albaniar elizgizon katolikoa izan zen, 2017tik 2025era Sapëko apezpikua izan zena.[1]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Simon Kulli Hajmel barrutiko Pistull herrian jaio zen, gaur egungo Vau i Dejës udalerrian, 1973ko otsailaren 14an. Scutariko elizbarrutian ikasi zuen eta 2000ko ekainaren 29an apaiz-ordenazioa jaso zuen Shkodërreko katedralean, Angelo Massafra artzapezpikuaren eskutik. Erregimen komunista amaitu ondoren, Albanian egindako lehen apaiz-ordenazioetako bat izan zen berea.[2]
Caritas erakundea ordezkatu zuen, eta Lucjan Avgustini apezpikua hil ondoren, Sapëko elizbarrutiko administratzaile hautatu zuten 2016ko maiatzaren 22an.[2]
2017ko ekainaren 15ean, Frantzisko aita santuak Sapëko apezpiku izendatu zuen.[2] Urte bereko irailaren 14an apezpiku-ordenazioa jaso zuen Vau-Dejësko Santa Teresa katedralean, Charles John Brown nuntzio apostolikoaren eskutik, kontsakratzailekideak Angelo Massafra eta Dodë Gjergji izanik.[1]
2024ko otsailaren 20an Albaniako apezpiku-konferentziako presidenteorde bihurtu zen.[3]
2025eko azaroaren 29an hil zen, bat-bateko bihotzekoak jota, 52 urte zituela.[4]
Ondorengotza apostolikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Scipione Rebiba kardinala
- Giulio Antonio Santorio kardinala (1566)
- Girolamo Bernerio kardinala (1586)
- Galeazzo Sanvitale artzapezpikua (1604)
- Ludovico Ludovisi kardinala (1621)
- Luigi Caetani kardinala (1622)
- Ulderico Carpegna kardinala (1630)
- Paluzzo Paluzzi Altieri Degli Albertoni kardinala (1666)
- Benedikto XIII.a aita santua (1675)
- Benedikto XIV.a aita santua (1724)
- Klemente XIII.a aita santua (1743)
- Bernardino Giraud kardinala (1767)
- Alessandro Mattei kardinala (1777)
- Pietro Francesco Galleffi kardinala (1819)
- Giacomo Filippo Fransoni kardinala (1822)
- Antonio Saverio De Luca artzapezpikua (1845)
- Gregor von Scherr artzapezpikua (1856)
- Friedrich Josef von Schreiber artzapezpikua (1875)
- Franz Joseph von Stein apezpikua (1879)
- Joseph von Schork artzapezpikua (1891)
- Ferdinand von Schlör apezpikua (1898)
- Johann Jakob von Hauck artzapezpikua (1912)
- Ludwig Sebastian apezpikua (1917)
- Joseph Wendel kardinala (1941)
- Josef Schneider artzapezpikua (1955)
- Josef Stangl apezpikua (1957)
- Benedikto XVI.a aita santua (1977)
- Charles John Brown artzapezpikua (2012)
- Simon Kulli apezpikua[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c (Ingelesez) «Bishop Simon Kulli †» Catholic Hierarchy (kontsulta data: 2025-12-01).
- ↑ a b c (Italieraz) «Nomina del Vescovo di Sapë (Albania)» Bollettino Sala Stampa della Santa Sede 2017-06-15 (kontsulta data: 2025-12-01).
- ↑ (Italieraz) «Vescovi albanesi, Gjergj Meta eletto presidente» Avvenire 2024-02-20 (kontsulta data: 2025-12-01).
- ↑ (Ingelesez) «Monsignor Simon Kulli passes away at the age of 52» Panorama Albania 2025-11-29 (kontsulta data: 2025-12-01).