Edukira joan

Simon Mann

Wikipedia, Entziklopedia askea
Simon Mann

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakSimon Francis Mann
JaiotzaAldershot1952ko ekainaren 26a
Herrialdea Erresuma Batua
 Hegoafrika
Lehen hizkuntzaingelesa
Heriotza2025eko maiatzaren 8a (72 urte)
Familia
AitaGeorge Mann
AmaMargaret Clark
Ezkontidea(k)Jennifer C. Barham (en) Itzuli  (1977 -
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaEton College
Royal Military Academy Sandhurst (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmertzenarioa eta ofizierra
Enplegatzailea(k)Sandline International (en) Itzuli  2004)
Zerbitzu militarra
Adar militarraScots Guards (en) Itzuli
Special Air Service
Graduateniente
Parte hartutako gatazkakGolkoko Gerra
Sandline affair (en) Itzuli
Sierra Leone Civil War (en) Itzuli
2004 Equatorial Guinea coup d'état attempt (en) Itzuli

IMDB: nm1115931 Facebook: simon.mann.777 Edit the value on Wikidata

Simon Feancis Mann (Aldershot, 1952ko ekainaren 26a2025eko maiatzaren 8a) britainiar militar eta mertzenarioa izan zen.

Eton Collegen eta Sandhursteko Errege Akademia Militarrean ikasi zuen. Scots Guards errejimenduan ofiziala izan zen eta geroago Special Air Service-n. Zipre, Alemania, Norvegia eta Ipar Irlandan zerbitzatu zuen. 1985ean armadatik erretiratu eta zibersegurtasunean jardun zuen.

Golkoko Gerran erreserbista gisa parte hartu ondoren, petrolioaren industrian sartu zen. Sandline International enpresa militar pribatuaren sortzaileetako bat izan zen. Konpainiak Angolan eta Sierra Leonan lan egin zuen batez ere. 1997an Papua Ginea Berriko gobernuak kontratatu zuen Bougainville uharteko matxinada bat zapaltzeko. Enkargua publikoki ezagutu ondoren, eskandalu bat sortu zen eta enpresak 2004an itxi zuen.

2004ko martxoaren 7an, Mann eta beste 69 pertsona atxilotu zituzten Harareko aireportuan, armaz betetako hegazkin batean. Ekuatore Ginean estatu-kolpe bat antolatzea leporatu zieten, eta zazpi urteko kartzela-zigorra ezarri zioten. 2008an Ekuatore Gineara estraditatu zuten eta 34 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten. 2009an askatu zuten eta Ingalaterrara itzuli zen.