Edukira joan

Simon Otxandategi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Simon Otxandategi

Bizitza
JaiotzaBerango1818ko apirilaren 28a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBilbo1880ko ekainaren 10a (62 urte)
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaSan Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa

Simon Pedro Otxandategi Aretxabaleta (Berango, 1818;[1] Bilbo 1880) arkitektoa, eta meatze eta trenbideetako enpresaria izan zen.

Arkitektura titulua San Fernandoko Arte Ederren Akademian lortu zuen, Madrilen, 1848an. Trenbideen sorkuntzan eta kudeaketan inplikatu zen profesionalki, lehenbizi Tutera-Bilbo trenbidean 1862an, eta gero Triano-Sestao trenbide proiektuan, 1870ean. Azken honen eraketarako Urigüen, Vildósola, Coste y Compañía enpresan bazkide bilakatu zen Otxandategi, eta enpresa honen bidez Galdames eta San Pedro Abantoko meatze batzuetan kontzesioak lortu zituzten, Bizkaiko Ezkerraldean.[2]

Simon eta bere arreba Ageda Otxandategi Berangoko ongileak izan ziren. Ez Simonek ez Agedak ez zuten seme-alabarik izan eta horregatik, hil zirenean, bere herentzia herriari utzi zioten. Herentziaren dirua administratzeko patronatu bat sortu zen, gotzaitegia, Ikazako markesa eta Agirreko jaunak patronatuko administratzaile izendatu ziren. Herentziarekin, beste gauzen artean, udaletxea eta eskolak eraiki zituzten, elizako kanpandorrea berriztu, herri-lanak egin ziren eta berangarrentzat bekak sustatu eta soldadutzatik askatzeko ordainketa-fondo bat ezarri ere bai.[3]

Berangon etorbide batel batek bere izena du, eta haren mutur batean, elizaren parean, monumentu bat dago Simon Otxandategiren omenezkoa, 1911an inauguratua, eta Jose Maria Basterra arkitektoak proiektatua.[2] Arkitekto berak diseinatu zuen Otxandategitarren mausoleo edo panteoia, non Santo Domingo elizaren ondoan 1897. urtean ehortzi zituzten Simon eta bere arreba Ageda.[4]

Herriko dantza taldeak ere Simon Otxandategiren izena du.[5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Fernando, Real Academia de BBAA de San. «Ochandategui Arechavaleta, Simón de» Academia Colecciones (kontsulta data: 2025-01-13).
  2. a b (Gaztelaniaz) «Ochandátegui Arechavaleta, Simón Pedro - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2025-01-13).
  3. (Gaztelaniaz) de Icaza Zabálburu, Álvaro. (2007). Los hermanos Pedro y Domingo Aguirre Basagoiti. Primer centenario de su muerte, 1907-2007. Fundación Vizcaína Aguirre, 139 or. (kontsulta data: 2025-01-13).[Betiko hautsitako esteka]
  4. Berango Gaur. (2015-11-04). «Simon eta Agueda Otxandategi Ondareko Jardunaldien protagonistak izan dira» Deia: 39..
  5. (Gaztelaniaz) 75 aniversario de Simon Otxandategi Dantza Taldea. Agradecimiento de ASPARBI - Asociación Parkinson Bizkaia. 2018-06-22 (kontsulta data: 2025-01-13).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]