Simon Rattle

Wikipedia, Entziklopedia askea
Simon Rattle
Rattle BPH-Rittershaus2- Wikipedia.jpg
Logo Berliner Philharmoniker.svg
Berlingo Orkestra Filarmonikoako musika-zuzendari

2002 - 2018
Claudio Abbado - Kirill Petrenko (en) Itzuli
City of Birmingham Symphony Orchestra (en) Itzuli musika-zuzendari

1980 - 1998
Louis Frémaux (en) Itzuli - Sakari Oramo (en) Itzuli
Unicef.png
UNICEFen borondate oneko enbaxadorea

Bizitza
Izen osoaSimon Denis Rattle
JaiotzaLiverpool1955eko urtarrilaren 19a (66 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Familia
Ezkontidea(k)Candace Allen (en) Itzuli  (1996 -  2004)
Magdalena Kožená (en) Itzuli  (2008 -
Hezkuntza
HeziketaSt Anne's College
Liverpool College (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakorkestra zuzendaria eta musikaria
Lantokia(k)Birmingham eta Berlin
Jasotako sariak
KidetzaLondon Symphony Orchestra (en) Itzuli
Berlingo Orkestra Filarmonikoa
Genero artistikoamusika klasikoa
Musika instrumentuaPerkusio instrumentua
DiskoetxeaEMI

simonrattle.com
IMDB: nm0711907 Allocine: 240528 Allmovie: p107628
Spotify: 4GQwgdcDQwqtcHICjUNndp Musicbrainz: 80c3bce9-0b54-409c-aa10-3b0c7dbbc597 Songkick: 450693 Discogs: 490290 Allmusic: mn0000932272 Deezer: 210804 Edit the value on Wikidata

Sir Simon Denis Rattle (Liverpool, Ingalaterra, 1955eko urtarrilaren 19a) britainiar orkestra-zuzendaria izan zen. Piano-, perkusio- eta orkestra-zuzendaritzako ikasketak egin zituen Londresko Royal Academy of Musicen. Zuzendari gisa berehala nabarmendu zen, eta 1974an John Player Nazioarteko Zuzendari Lehiaketako lehen saria irabazi zuen. 1974-1977 bitartean Bournemouttheko Orkestra Sinfonikoko eta Sinfoniettako zuzendari-laguntzaile gisa lan egin zuen, eta 1980an Birminghameko Sinfonikoko lehen zuzendari eta zuzendari artistiko izendatu zuten. Henry Wood Promenade Concertsetan (1976) eta Glyndebourneko Jaialdian (1977) parte hartu duen zuzendari gazteena izan da. Gustav Mahler, Jean Sibelius, Igor Stravinski, Serguei Rachmaninoff eta Janácek ditu musikari kutunenak. Operan arrakasta handia izan zuen George Gershwinen Porgy and Bessekin (Glyndebourne, 1986), Alban Bergen Wozzeckekin (Los Angeles, 1988) eta Janáceken Azeri maltzurrarekin (Covent Garden, 1990). XX. mendeko musikaren defendatzaile sutsua da, eta gehienbat egungo musikagileen obrak interpretatu ditu. Hala ere, Orchestra of the Age of Enlightment (edo Argien Mendeko Orkestra) gidatu zuen, garai hartako musika-tresnekin (Idomeneo, Wolfgang Amadeus Mozart, Londres, 1987). 1987an, Glyndebourneko Jaialdian, Mozarten Figaroren ezteiak gidatu zituen orkestra horrekin; obra hura horrelako orkestra batekin jotzen zen lehen aldia izan zen. Benjamin Britten, Janácek, Gustav Mahler eta Jean Sibeliusen lanen grabazioak egin ditu, besteak beste. 1999an, Berlingo Orkestra Filarmonikoaren zuzendaria izendatu zuten eta kargu horretan dihardu gaur egun ere. 2008. urtean Musikako Juan de Borbón saria jaso zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Simon Rattle Aldatu lotura Wikidatan