Simon Stevin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Simon Stevin
Simon-stevin.jpeg
Bizitza
JaiotzaBrujas, 1548
HerrialdeaHabsburg Netherlands
Lehen hizkuntzanederlandera
HeriotzaHaga1620ko otsaila (71/72 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzaknederlandera
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria, ingeniaria, fisikaria eta astronomoa
Lantokia(k)Anberes
Brujas
Leiden eta Haga
Stevin-signature2.jpg

Simon Stevin, Brujasko Simon ere deitua (Brujas, Flandria, gaur egun Belgika, 1548 - Haga, Herbehereak, 1620) flandriar fisikari eta matematikaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maurizio Nassaukoaren zientzia-irakasle izan zen eta gero hark Holandako nasa, kai-hormen eta herri-lanen ingeniari izendatu zuen. Gorputzen oreka aztertu eta estatikaren printzipioak azaldu zituen; gorputzak plano makur baten gainean dituen oreka-baldintzak aztertu zituen bereziki. Halaber, indarren osaketaren arazoa argitu zuen. Hidrostatika-alorrean, hodi komunikatzaileetako oreka hidrostatikoa aztertu zuen, eta isurkari batek isurkaria gordeta dagoen ontziko paretetan eragiten duen presioa kalkulatu zuen.

Aljebraren eta aritmetikaren arteko bereizketa egin zuen, eta sistema metriko hamartarra oinarritzat hartuz pisuak, neurriak eta diruak bateratzea proposatu zuen. Aritmetikako liburu bat argitaratu zuen 1585ean, eta mekanikako hiru liburu, 1586an.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Simon Stevin Aldatu lotura Wikidatan