San Simon Zelotea edo Simon Kaanangoa (hebreeraz: שמעון, Šimʿon edo Šimʿôn, euskaraz "entzuten" esan nahi duena) Jesus Nazaretekoak hautaturiko apostoluetako bat izan zen. Apostoluen artean, pertsonaiarik ilunena da, izan ere, bere ezizenak dioenez, zelotea omen zen.
Hainbat hiri, leku, herrialde eta gizataldeen santu zaindaria da: larruginak eta abar[1].
Juda Tadeo apostoluarekin batera ospatzen da bere eguna liturgia katolikoan, urriaren 28an, eta hor du jatorria euskarazko abestiak: San Simon eta San Juda.