Simone Arnold Liebster
| Simone Arnold Liebster | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Husseren-Wesserling, 1930eko abuztuaren 17a (95 urte) |
| Herrialdea | |
| Bizilekua | Mulhouse |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | frantsesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | idazlea |
| Lan nabarmenak | |
| Jasotako sariak | |
| Ideologia eta sinesmenak | |
| Erlijioa | Jehovaren Lekukoak |
| alst.org | |
Simone Maria Arnold Liebster (Husseren-Wesserling, 1930eko abuztuaren 17a) Bigarren Mundu Gerran nazien jazarpenaren biktima izan zen frantziar emakumea da, Jehovaren Lekuko kristaua. Gaur egun autobiografo gisa ezaguna da.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Adolphe Arnold eta Emma Boroten alaba, Simone Arnold Husseren-Wesserlingen jaio zen. 1933an familia Mulhousera joan zen bizitzera[1]. 1941ean Simone Jehovaren Lekuko gisa bataiatu zuten[2].
1943ko uztailean, Alemaniako Gobernuak gutun bat idatzi zion, tren geltokira joateko agindua emanez. Han atxilotu eta Konstantzara bidali zuten, etxe penitentziario batera. Ia bi urtez, hitz egitea debekatu zioten eta lan gogorrak egitera behartu zuten. Ordurako bere bi gurasoak kontzentrazio-esparru nazietan preso zeuden, eta inork ez zuen espero familia elkartuko zenik, baina gerra ostean hirurak etxera itzuli ziren[2][3][4][5].
1951n, Simone Arnold New Yorkera joan zen Gilead Biblia Eskolan ikastera[6], misiolari izateko asmoarekin. 1956an Max Liebsterrekin ezkondu zen. Zerbitzu erlijiosoari eta bakerako hezkuntzari eskaini diote bizitza[1][7][8].
Seule face au lion liburu autobiografikoaren egilea da. Senarrarekin batera Arnold-Liebster Fundazioa sortu zuen, bakea, tolerantzia, giza eskubideak eta erlijio askatasuna sustatzea eta defendatzea helburu duena[9].
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jehovah's Witnesses Stand Firm Against Nazi Assault (1996)
- Taking the Stand: We Have More to Say (2016)
- The Schoolgirl The Nazis and The Purple Triangles (2018)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 (Ingelesez) «Short biography of Founder, Simone (Arnold) Liebster» Arnold Liebster Stiftung (kontsulta data: 2024-07-12).
- 1 2 (Ingelesez) «Simone Arnold-Liebster» Holocaust Memorial Day Trust (kontsulta data: 2024-07-12).
- ↑ (Ingelesez) «Simone Liebster» A Teacher's Guide to the Holocaust (College of Education, University of South Florida) (kontsulta data: 2024-07-12).
- ↑ (Ingelesez) «Forward, You Witnesses!» USHMM - The Holocaust Encyclopedia (United States Holocaust Memorial Museum) (kontsulta data: 2024-07-12).
- ↑ (Ingelesez) «Oral history interview with Simone Liebster» United States Holocaust Memorial Museum (kontsulta data: 2024-07-12).
- ↑ (Ingelesez) «Seventy Years of Gilead School» JW.org (kontsulta data: 2019-05-03).
- ↑ (Ingelesez) «History class Skypes with Holocaust survivor» Paulding Progress 2015-02-25 (kontsulta data: 2019-08-24).
- ↑ (Ingelesez) McDonald, Adam. «Holocaust survivor shares powerful story with Highland students» Belleville News-Democrat 2016-11-18 (kontsulta data: 2019-08-24).
- ↑ (Ingelesez) «The Foundation» Arnold-Liebster Stiftung (kontsulta data: 2024-07-12).
- ↑ (Ingelesez) «Merit of the Federal Republic of Germanu to Simone Arnold-Liebster» Arnold-Liebster Stiftung 2023-11-18 (kontsulta data: 2024-07-12).
- ↑ (Ingelesez) «Simone Arnold-Liebster Awarded the Order of Merit of the Federal Republic of Germany» Arnold-Liebster Stiftung 2023-11-18 (kontsulta data: 2024-07-12).