Simone Veil (pastorala)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Simone Veil (pastorala)
Jatorria
Argitaratze-data2022
IzenburuaSimone Veil
Ezaugarriak
Genero artistikoapastorala
Hizkuntzaeuskara
Kokapena
LekuaMuskildi
Emanaldia
Hasiera-data2022ko uztailaren 24a
Argumentu nagusiaSimone Veila

Simone Veil pastorala Batitte Berrogainek idatzitako lana da, 2022ko uztailaren 24an, 31an eta abuztuaren 6an Muskildi herriko lagunek taularatua. Egileak berak ere hartu zuen parte antzezpenean. Simone Veil engaiamendu eta balore unibertsalen defendatzailea izan zen emakumea da protagonista[1][2]. Berrogainekin batera beste egileak Maite Davant, errejenta, Sophie Larrandaburu, kantuen autorea dira. Pastoral honekin 30 urte pasa ondoren Muskildi herriak tradizioari heldu dio berriro ere[3].

Simone Veil[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pastoralak agerian emanen du Simone Veilek izan zuen ibilde luze eta latza. Hamasei urte zituelarik Auschwitzeko konzentrazio eta sarraski esparrura eramana izan zenean, gero bere bi ahizpekin handik ateratzea lortu zuelarik, ikasi eta magistratua bilakatu zen. 1979 eta 1982ean Europar Parlamentuko presidentea izan zen, postu horretan izan zen lehen emakumea. Pastoralak emakume horren balore unibertsalen defentsa omendu nahi du.

Argudioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wall Streeteko 1929ko kraxaren ondorioz, Simoneren familia Nizan etxe txikiago batera aldatu behar da 1932an; Simonek bost urte ditu. 1940ko urritik aurrera Vichyko gobernuak juduen kontrako legeak ateratzen ditu; Simoneren aitak dokumentu faltsuak lortzen ditu familiarentzat. 1943an naziak sartzen dira Nizan. 1944ko martxoaren 29an baxoa eskuratzen du; biharamunean, lagun batekin paseoan dela, SSek paperak eskatu eta Simone eramaten dute.

1944ko apirilean Auschwitz-Birkenau kontzentrazio-esparrura heltzen dira Simone, bere ama eta Milou ahizpa 71. konboian; esparruan Marceline Rozenberg (Loridan-Ivens) ezagutzen du, oso lagun izango dira. 1945ko urtarrilaren 18an Holokaustoko heriotzaren martxan hartuko dute parte eta Bergen-Belseneko kontzentrazio-esparrura eramango dituzte. Bergen-Belsen Britainiar Armadak 1945ko apirilaren 15ean askatuko du; Pariseko Lutetia hotelera eramango dituzte Simone eta bere familia.

1946ko urriaren 16an ezkondu ziren Simone Jacob eta Antoine Veil. 1952ko abuztuan Veil familia Stuttgarten (Alemania) da Milou eta bere familiaren biista jasotzen dutenean; itzulerako bidaian Milou eta bere semeak auto-istripuz hitzen dira.

1957an Simone Justizia Ministerioko magistratu da eta presoen baldintzak asko hobetuko dira, bere lanari eta George Fully medikuaren lanari esker, Dachaun egondako erresistentea. 1964an magistratura uzten du.

Simone Veil (1980)

1970an Mouvement de libération des femmes (MLF) sortzen da Parisen Christiane Rochefort, Monique Wittig, Christine Delphy, Cathy Bernheim, Jacqueline Feldman eta Anne Zelensky tartean zirela. 1971ean 343 emakumek Le manifeste des 343 argitaratu zuten Le Nouvel Observateur astekarian, abortua legeztatzeko deia eginez Frantzian.

1974an Valery Giscard d'Estaingek gobernua eratzen du eta Jacques Chirac Lehen Ministroak Osasun Ministerioa eskainten dio Simoneri kontserbadoreen haserrerako. 1974ko azaroaren 26an abortoa legalizatzeari buruzko legegaia aurkeztu zuen Simonek Legebiltzarrean eta azaroaren 29an Veil legea deiturikoa onartzen da.

Simone Veil (1984)

1979ko uztailaren 17an Europako Parlamentuko lehendakari izendatu zuten Simone. 2005eko urtarrilaren 27an, berriz, Fondation pour la mémoire de la Shoah elkarteko presidentea da eta Auschwitz-Birkenau esparrua bisitaten du bere seme-alabekin.

2010eko martxoaren 18an Frantses Akademian sartzen da Simone. Hil ondoren, Parisko Panteoian sartu zuten Simone.

Ezugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batitte Berrogain Elixondobordak idatzitako pastoralak hogeita bost jelkaldi ditu. Errejenta Maite Davant Zabalain izan zen, kantarien trebatzile eta zuzendaria Sophie Larrandaburu Karrikondo eta dantzariena, berriz, Iban Etchegoinberry eta Rémy Mugordoy. Musikariak Musik'Alde taldekoak izan ziren. Antolaketa teknikoa Isabela Barreixen eskuetan izan da.

Davantekin emakume batek Zuberoako pastorala zuzentzen duen lehen aldia da[4]. Simone Veil pastoralean 95 aktorek eta hamalau dantzarik[5] hartu zuten parte.

Kantak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Simoneren kantorea. Traka taka tonka. Hitzak: Batitte Berrogain. Musika: Sophie Larrandaburu.
  • Arima gabeko korpitzak. Hitzak: Batitte Berrogain. Musika: Sophie Larrandaburu.
  • Simoneren nigarrak. Hitzak: Batitte Berrogain. Musika: Sophie Larrandaburu (Stingen Russians kantatik inspiratuta)
  • Kontserbadoreen kantorea. Hitzak eta musika: Batitte Berrogain. Errepika: Sophie Larrandaburu.
  • Emazteen kantorea. Hitzak eta musika: Isabelle Jaury.
  • Artzainen kantorea. Hitzak: Batitte Berrogain. Musika: Grégoire Langa.
  • Deborah kantan. Hitzak: Batitte Berrogain. Musika: Sophie Larrandaburu.
  • Haurren kantorea. Hitzak: Batitte Berrogain. Musika: Sophie Larrandaburu.
  • Simoneren azken kantorea. Hitzak: Batitte Berrogain. Musika: An Hini A Garan.
  • Emazte eta zer beste?. Hitzak: Leire Casamajou-Elkegarai. Errepikaren musika: Batitte Berrogain.
  • Libertatearen bila. Hitzak: Alain Etxeberri. Musika: Klod Etxeberri.

Simone Veil pastoralaren berrikuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

- Abdelkader pastoralaren berrikuntzari jarraituta satan gorriei dantzari "onak" ere gehitu zaizkie Simone Veil pastoralean.

- Emanaldien kopuruan ere izan zen berrikuntza. Koronavirusaren pandemiaren aurretik, pastoralaren bi taularatze izaten ziren; urtebete pastoralik gabe izan ondoren (2020), 2021ean 1.000 ikuslerentzako lekua zuten lau agerraldi izan ziren. Honek ekarri zuen aldaketa maitatu zuten antolatzaileek, hurbiltasuna eta aisetasuna[4], eta 2022an hiru taularatze izan ziren. Abuztuaren 6an oholtzaratu zuten hirugarren aldiz, Muskildin[2].

Iruditeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Madariaga, Ainize. «'Simone Veil' pastorala xendan» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-08-02).
  2. a b Madariaga, Ainize. «Biziaren martxari aldarri» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-08-07).
  3. elkartea, IPARLA BAIGURA KOMUNIKAZIOA. (2022-01-18). «Muskildik pastorala izanen du 30 urte geroago» Kazeta.eus (Noiz kontsultatua: 2022-08-02).
  4. a b Eraso, Idoia. (2022). «Balore unibertsalen defentsa ‘Simone Veil’ pastoralean igandean» naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2022-08-02).[Betiko hautsitako esteka]
  5. (Frantsesez) Mediabask. (2022-02-28). «Le casting de la pastorale Simone Veil enfin dévoilé» www.mediabask.eus (Noiz kontsultatua: 2022-08-02).

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]