Sindoor Operazioa
Sindoor Operazioa | |
---|---|
Mota | misil-eraso drone attack (en) ![]() |
Honen parte da | 2025 India–Pakistan crisis (en) ![]() |
Denbora-tarte | 2025eko maiatzaren 7a - 2025eko maiatzaren 10a |
Data | 2025eko maiatza |
Kokaleku | Pakistan |
Herrialdea | Pakistan eta India |
Helburu | Lashkar-e-Taiba eta Hizb-ul-Mujahideen (en) ![]() |
Pertsona hilak | 26 |
Pertsona zaurituak | 45 |
Arma | Misil |
Osatuta | |
Operation Sindoor (en) ![]() | |
Indiak Pakistan bonbardatu zuen, eta Pakistanek era berean erantzun zuen 2025eko maiatzaren 6an. Indiak adierazi zuen gune terroristak jo zituela, ez Pakistango armadarenak; Pakistanen arabera, gune zibilei ere egin die eraso Indiak. Horiei erantzunez, Pakistanek ere hainbat eraso egin zituen.[1] Bi aldeen erasoetan, gutxienez 40 herritar hil ziren. Indiako erasoak ofizialki Sindoor Operazioa (hindiz: ऑपरेशन सिन्दूर, ingelesez: Operation Sindoor) izena eman zioten.[2]
Aurrekariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bi herrialdeek independentzia lortu zutenetik, Kaxmir bien arteko gatazka iturri izan da. Hiru estaturen artean banatuta dago lurraldea: Pakistanen, Indiaren eta Txinaren artean. Kaxmirko gatazka 1947tik dago indarrean, eta gerra eta liskar ugari sortu ditu India eta Pakistanen artean, eskualdea kontrolatu nahian.[1]
Apirilaren 22an, talde armatu batek 26 turista hil zituen tiroz Indiak kontrolatzen duen Kaxmirko zatian, eta Indiak Pakistani leporatu zion eraso horren erantzukizuna. Orduz geroztik, tentsioa etengabe handitu zen bi herrialdeen artean. Azkenean tentsioa lehertu zen: Indiak misilekin eraso zion Pakistani.[1]
Erasoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]New Delhiren arabera, bederatzi gune jo zituen, gune terroristak, ez Pakistango armadarenak. Shehbaz Sharif Pakistango lehen ministroaren arabera, ordea, Indiak zazpi gune jo zituen misilekin, tartean «eremu zibilak». Islamabadek jakinarazi zuenez, guztira 26 lagun hil ziren Indiaren erasoan, eta bertze 46 zauritu. Pakistango agintarien arabera, misilekin egindako erasoek gutxienez hiru zibil hil zituzten, haur bat barne.[3]
Pakistango iturri militarrek azpimarratu zutenez, Indiak bonbardaketak egin zituenean nazioarteko 57 hegazkin komertzial ari ziren Pakistango aire eremua zeharkatzen. Bizitzak arrisku larrian jarri dira, salatu zue Ahmed Sharif tenienteak, agerraldi batean.[1]
Azken egunetan tentsioa handitzeak kezka eragin du nazioartean, gaur egun potentzia nuklearrak baitira bi herrialdeak. Azken liskar hau ohi baino gogorragoa izan da, Indiak misilak erabili baititu Pakistanen Kaxmirko aldearen kontra ez ezik baita urrutiago dauden Pakistango eremuen aurka ere, eta Sharif Pakistango lehen ministroak gerra ekintza deitu die. [1]
Pakistanen erantzuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Imran Khan Pakistango lehen ministroak ohartarazi zuen Pakistan prest zegoela Kaxmir eskualdean izandako edozein erasoren aurrean erantzuteko. Khanek adierazi zuen amaieraraino borrokatuko zirela Indiak indarkeria motaren bat erabiltzen bazuen.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d e «Indiak Pakistan bonbardatu du, eta Pakistanek era berean erantzun du» Berria (kontsulta data: 2025-05-07).
- ↑ «Pakistanek “gerra ekintzak” egitea aurpegiratu dio Indiari, bi aldeetako erasoen ostean» Argia (kontsulta data: 2025-05-07).
- ↑ https://www.indiatoday.in/india/story/operation-sindoor-live-updates-indian-armed-forces-carried-out-precision-strike-at-terrorist-camps-2720648-2025-05-07
- ↑ «Pakistanek Indiari adierazi dio erasoei erantzungo diela» Berria (kontsulta data: 2025-05-07).