Sindy Lazo
| Sindy Lazo | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Caracas, 1982ko irailaren 8a (43 urte) |
| Herrialdea | |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | aktorea, aurkezlea, sukaldaria eta idazlea |
Sindy Carolina Aoun Lazo, ezagunagoa Sindy Lazo izenez (Caracas, Venezuela, 1978ko irailaren 8a)[1] aktorea, idazlea, sukaldaria eta aurkezlea da. Ezaguna egin zen Corazón Esmeralda (2014), Tomasa te quiero (2009) eta ¿Vieja yo? (2008) lanetan.[1] MasterChef Latindar saioaren irabazlea izan zen.[2][3][4][5]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sindy Lazo Venezuelaren hiriburuan, Caracasen, jaio zen 1978. urtean. Ama Mimí Lazo aktore eta ekoizlea izan zen; aita Orlando Aoun. Zinema ikasi zuen UCLAn (AEB), eta Los Angelesen aritu zen Erik Morris actors Studion.[2]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Venezuelako Voltea pa' que te enamores telesailean hasi zuen bere ibilbidea telebistan, eta bere amak, Mimí Lazok, ere parte hartu zuen bertan.
Gero, Venevisión kateko hainbat telesailetan integratu zen, ¿Vieja yo?, Tomasa Tequiero, Gabrielen arbola, Natalia del mar, Corazón esmeralda arte. Azken hau bere pertsonaiarekin trending topics izanik.
Ondoren, Globovisión katean La cocinita de Sindy izeneko telebista-programa bat ireki zuen, eta ordubetean hainbat pertsona ospetsurekin partekatu zuen: Chiquinquará Delgado, Delsa Solórzano, Julio Borgues, Víctor Drija, Luis Chataing, Norkys Batista, Sheryl Rubio, Lasso, Henry Falcón, Scarlet Ortiz, Daniela Alvarado, Sonia Villamizar.[6] Lehen denboraldiaren ostean, eta audientziaren arrakastari esker, saioak bira bat ematea erabaki zuen, eta joera ezberdinetako politikariak elkarrizketatu zituen.
Bi liburu idatzi ditu, hainbat edizio izan dituztenak. No vengas Tú eta La cocinita de Sindy. Hortik dator TBko saioa.
2016an estreinatu zuen, Miami hirian, bere bakarrizketa, eta berak idatzi zuen, Vamos a lo que Vinimos, non besteak beste, bere aitaren abandonua jorratu zuen, komedia tonuan.
Argitaratutako lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- No vengas Tú
- La cocinita de Sindy[6]
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Telenobelak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Urtea | Lana | Rola |
|---|---|---|
| 2005 | Con toda el alma | Trineo |
| 2006-2007 | Voltea pa' que te enemores | Cristina "Cristinita" García Malavé |
| 2008-2009 | ¿Vieja yo? | Milagros Urrutia Blanco |
| 2009-2010 | Tomasa te quiero | Susana Ferrara |
| 2011 | Natalia del mar | Tania |
| 2011-2012 | El árbol de Gabriel | Patricia Picón |
| 2014 | Los secretos de Lucía | Ayra Mesutti de Reina (gaztea) |
| 2014 | Corazón Esmeralda | Melinda Guaramato |
Telebista saioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Urtea | Izenburua | Rola |
|---|---|---|
| 2009-2012 | La guerra de los sexos | Parte hartzailee rrepikaria |
| 2013-2015 | La cocinita de Sindy | Animatzaile nagusa |
| 2018 | MasterChef Latino | Irabazlea [7] |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 (Gaztelaniaz) «Sindy Lazo | Reparto» IMDb (kontsulta data: 2025-02-25).
- 1 2 Mimí Lazo celebró sus 61 años junto a su hija. .
- ↑ (Gaztelaniaz) Mujer, La Revista. «SINDY LAZO – La Revista Mujer» larevistamujer.com (kontsulta data: 2025-02-25).
- ↑ (Gaztelaniaz) Bravo, Geraldin. (2023-01-18). «Sindy Lazo apuesta por olvidar las "dietas locas"» Últimas Noticias (kontsulta data: 2025-02-25).
- ↑ (Gaztelaniaz) «¿Qué hay detrás del triunfo de Sindy Lazo en Master Chef Latino? | Bienmesabe» elestimulo.com 2018-04-09 (kontsulta data: 2025-02-25).
- 1 2 La actriz Sindy Lazo bautizó su segundo libro "La cocinita de Sindy. .
- ↑ Hoy Día. (2018-04-09). ¡Sindy Lazo es la primera ganadora de Masterchef Latino! | Un Nuevo Día | Telemundo. (kontsulta data: 2025-02-25).