Sinfonia Pirenaica

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sinfonia Pirineica» orritik birbideratua)
Sinfonia Pirenaica
Jatorria
Sorrera-urtea1945
Estreinaldi-data1946ko otsailaren 8a
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ezaugarriak
Bestelako lanak
MusikagileaJesus Guridi

Sinfonia Pirinaica Jesus Guridiren azken orkestra lana izan zen. Jesus Arambarrik estreinatu zuen Bilbon, Udal Orkestrarekin, 1946ko otsailaren 6an. Berrogeita hamar minututik gora irauten duen lan sakon, trinko eta eraikigaitz hau nekez agertzen da kontzertu programetan. Guridik, arazo honetaz konturaturik, partitura zuzentzeko erabakia hartu zuen. Esan eta egin. Arambarriri erakutsi zion zirriborro berritua, adizkidetasun nabaria baitzegoen bi Jesus hauen artean. Aranbarrik, Joaquin Rodrigoren iritziz, beste inork ikusten ez zuena irakurtzen omen zuen partituretan, eta erantzun erabakigarria eman zion Guridiri: “Synphonia honetan, ez da kentzeko notarik. Jatorrizko bertsioa bete, eta osorik errespetatu behar da”. Guridik, nahiz zuzentze lana alferrik egin zuela pentsatu, gogo onez baietsi zuen Aranbarriren erabakia.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]