Edukira joan

Singapur itsasartea

Koordenatuak: 1°13′N 103°55′E / 1.22°N 103.92°E / 1.22; 103.92
Wikipedia, Entziklopedia askea
Singapur itsasartea
Motaitsasarte
Geografia
Map
Koordenatuak1°13′N 103°55′E / 1.22°N 103.92°E / 1.22; 103.92
Hidrografia
Ibaiadarrak
Singapur itsasartea, Ekialdeko Kostaldeko Parketik.
Singapur itsasartea, Marina Bay Sandsetik.

Singapur itsasartea 113 km luze eta 19 km zabal ditu eta mendebaldean Malakako itsasartearen eta ekialdean Hego Txinako Itsasoaren artean dago.[1] Singapur hiri-estatua itsasartearen iparraldean dago, eta Indonesiako Riau uharteak hegoaldean daude. Itsasarteak muga egiten du Singapurren eta Indonesiaren artean.

Keppel portua eta uharte txiki asko bertan daude. Itsasarteak Singapurreko porturako ur sakonetako pasabidea ematen du, eta oso erabilia izaten da. 2017an, gutxi gorabehera 2.000 merkantzia-ontzi igarotzen ziren egunero.[2] Singapurreko itsasartearen sakonerak mugatu egiten du Malaka itsasartetik igarotzen diren itsasontzien zingoa.

Erregistro historikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Singapur itsasartearen eta Pasir Panjangeko portuko terminalaren aireko panorama, 2016.
Kusu uhartearen aireko ikuspegia, Singapur itsasartearen hegoaldeko uharteetako bat, 2016.

Ya'qubi, K.o. IX. mendeko autore musulmana, Bahr Salahit edo Salahit itsasoaz (malaysiar selat hitzetik, itsasartea) mintzatu zen, Txinara iristeko zeharkatu beharreko Zazpi Itsasoetako bat. Batzuek interpretatu dute Salahit itsasoa Singapur zela, baina beste batzuek, oro har, Malaka itsasarteaz ari zela uste dute, arabiarren eta Zabaj erresumaren arteko hartu-eman eremua (segur aski, Sumatra).[3] Asiako hego-ekialdera bidaiatzen duten lehen europarren artean, Singapur itsasartea Malaka itsasartearen osotasunari edo hegoaldeari eta beste ur-zati batzuei zegokien. Historialariek pluralean ere erabili zuten terminoa, "Singapur itsasartea", testu eta mapa zaharretan aurkitzen diren hiru edo lau itsasarteri buruz hitz egiteko: Singapurreko antzinako itsasartea Sentosaren eta Telok Blangahren artean, Singapurreko itsasarte berria Sentosaren hego-mendebaldera, gobernadorearen itsasartea edo John de Silva itsasartea, Felipe kanala eta Tebrau Itsasarteari dagokiona.[4] Gaur egun, Singapur itsasartea Singapur hegoaldeko nabigazio-kanal nagusia da, Singapur eta Indonesia arteko nazioarteko muga han baitago.

Irismena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazioarteko Erakunde Hidrografikoak honela definitzen ditu Singapur itsasartearen mugak:[5]

Mendebaldean. Malaka itsasartearen ekialdeko muga [Tanjong Piai (Bulus), Malasiako penintsulako hegoaldeko lurmuturra (1°16′N 103°31′E / 1.267°N 103.517°E / 1.267; 103.517 (W1)) eta Iyu uhartea (1°11.5′N 103°21′E / 1.1917°N 103.350°E / 1.1917; 103.350 (W2)), eta hortik, Klein Karimun (1°10′N 103°23.5′E / 1.167°N 103.3917°E / 1.167; 103.3917 (W3)) lotzen dizuten lerroa.

Ekialdean. Tanjong Datok, Johoren hego-ekialderen dagoen puntua (1°22′N 104°17′E / 1.367°N 104.283°E / 1.367; 104.283 (E1)) eta Pulo Koka (1°13.5′N 104°35′E / 1.2250°N 104.583°E / 1.2250; 104.583 (E2)), Bintan uhartearen ipar-ekialdeko muturra lotzen dituen lerroa

Iparraldean. Singapur uharteko hegoaldeko kosta, Johore Shoal eta Malaysiako penintsulako hego-ekialdeko kosta.

Hegoaldean. Klein Karimun eta Pulo Pemping Besar (1°06.5′N 103°47.5′E / 1.1083°N 103.7917°E / 1.1083; 103.7917 (S)) lotzen dituen lerroa, Batam eta Bintan Pulo Kokaren iparraldeko kostetan zehar.

Gidaliburuak eta planoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Malaka eta Singapur itsasarteen inguruko gidak eta planoak luzaroan argitaratu dira, itsasartearen izaera zaila dela eta.[6][7][8][9]

Bigarren Mundu Gerra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Britainiarrek itsasartea minez bete zuten Bigarren Mundu Gerran.[10]

Istripuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2009an, Maersk Kendal itsasontzia Mongok Sebarok arrezifean hondoak jo zuen.[11]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Cornelius, Vernon. Singapore Strait. Government of Singapore.
  2. Liang, Annabelle; Maye-E, Wong. (August 22, 2017). «Busy waters around Singapore carry a host of hazards» Navy Times.
  3. «Tumasik Kingdom» Melayu Online.
  4. Borschberg, Peter. (2012). «The Singapore Straits in the Latter Middle Ages and Early Modern Period (c.13th to 17th Centuries). Facts, Fancy and Historiographical Challenges» Journal of Asian History 46 (2): 193–224..
  5. Limits of Oceans and Seas, 3rd edition. International Hydrographic Organization.
  6. Great Britain. Hydrographic Dept; Great Britain. Hydrographic Office. (1971). Malacca Strait and west coast of Sumatra pilot : comprising Malacca Strait and its northern approaches, Singapore Strait, and the west coast of Sumatra. (5th ed. (1971)-. argitaraldia) Hydrographer of the Navy.
  7. Maritime & Port Authority of Singapore; Chua, Tiag Ming. (2000). Charts for small craft, Singapore Strait & adjacent waterways. (2000. argitaraldia) Maritime and Port Authority of Singapore.
  8. Great Britain. Hydrographic Dept; Hennessey, S. J. (1971). Malacca Strait and west coast of Sumatra pilot : comprising Malacca Strait and its northern approaches, Singapore Strait, and the west coast of Sumatra. (5th. argitaraldia) Hydrographer of the Navy ISBN 9780902539716..
  9. Singapore. Maritime and Port Authority; Singapore. Maritime and Port Authority. Hydrographic Dept. (1998). Singapore Strait. Hydrographic Dept., Maritime and Port Authority of Singapore.
  10. «SINGAPORE STRAIT MINED.» The Central Queensland Herald: 34. 20 February 1941.
  11. Great Britain. Marine Accident Investigation Branch. (2010). Report on the grounding of mv Maersk Kendal on Monggok Sebarok reef in the Singapore Strait on 16 September 2009. Marine Accident Investigation Branch.


Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]