Sintoismo

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea
Sintoismoa» orritik birbideratua)

Izanami-no-Mikoto eta Izanagi-no-Mikotok Lurra sortzen.

Sintoismoa (japonieraz: 神道 Shintō?) [1] edo kami-no-michi, "Jainkoen bidea", budismoa sartu aurretik Japonian nagusi ziren sinesteen eta praktika erlijiosoen multzoa da. Sintoismoak egungo Japonia eta antzinakoa lotzen ditu[2]. Xinto hitzak kanji bi lotzen ditu: "shin" (神) kami, izpiritu edo jainko esan nahi duena eta "" (道) "do" edo ikasketa esan nahi duena.

Ohitura hauek lehendabizikoz VII. eta VIII. mendeetako Kojiki eta Nihon Shoki kontaketetan jaso zituzten, orduko folklore, historia eta mitologiarekin batera. Egungo jarraitzaileek ohikune eta jantzi berak erabiltzen dituzte, Nara eta Heian aroetan ezarri zutenez.

Sintoismoa erlijio animista da; jainkoak (kami) izadiko indarren irudiak dira: Amaterasu jainkosa ("Eguzkia"), Susanoo ("Ekaitza"), Tsukiyomi ("Ilargia"), etab. Maila desberdineko kami anitz dira, izadiko gauzak (zuhaitzak, animaliak, mendiak) eta arbasoak ere halakotzat hartuak baitira.

Apaiz sintoistak.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinako japoniarren erlijioan igarpenak eta magiak garrantzi handia zuten. VI. mendean, budismoa Japonian sartu zenean, bi erlijioek elkar kutsatu zuten: budismoak sintoismoaren jainkoak onartu zituen bere sisteman eta sintoismoaren molde sinkretikoak garatu ziren (Ryobu-shinto). Sinesmen biak sinkretikoak direnez, nahasteak ez du arazo handirik eragiten.

XVIII. mendetik aurrera nazionalismoak jatorrizko sintoismoaren iturrietara jo zuen budismotik bereizi nahiz; Meiji aroan (1868-1912) estatu erlijio (kokka shinto) bakartzat aitortua izan zen, eta harekin batera sekten sintoismoa (kyoha-shinto) deiturikoa eta xinto herrikoia (mintzoku-shinto) praktikatzen ziren. 1945ean, Japoniak Bigarren Mundu Gerra galdu ondoren, debekatu egin zituzten enperadorearen gurtza eta japoniar arrazaren gailentasuna, nahiz sintoismo nazionalaren ezaugarriak ziren. Sineste tradizional horiek sektetan gorde ziren, ordea, eta herriak haiei eutsi zien.

Japonian 119 milioi jarraitzaile ditu sintoismoak, baina kontuan izan behar da ohikune sintoista batean parte hartzen duen edonor sintoistatzat jo daitekeela. Japoniar gehienek ohikune sintoistetan esku hartzen dute, baina budistak ere badira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Elhuyar Hiztegia eta Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2003]
  2. Nelson, John. (1996). A Year in the Life of a Shinto Shrine. 7-8 or..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]