Sinuhéren istorioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sinuheren istorioa» orritik birbideratua)
Istorioak, Sinuhéren abenturak kontatzen ditu, nahi gabe, Sesostris I.a, hau tronura igo baino lehenago hiltzeko konplot bat ezagutzen duena. Faraoiaren estatuatxoa. Altes Museum.

Sinuhéren istorioa Berlineko Papiroetako biren bidez ezagutzen den egiptoar ipuina da. Bi papiro horiek, 10499 (B), istoriaren zatiren batzuk dituena, eta 3022 (R) dira, azken hau, osoagoa, Chabás egiptologoak aurkitua 1863an. Testuaren zatiak beste papiro batzuetan eta ostraka batzuetan ere aurkitu dira.

Sinuhé[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sinuhé da (s3-nht, Sanehet), bere hitz propioen arabera, "Behe Egiptoko erregearen altxorzaina, lagun handi bakarra, subirauaren barrutien dignatario administratzailea asiarren lurretan, erregearen benetako ezaguna, bere jarraitzaile maitea". Sinuhék "Bere jauna jarraitzen duen laguntzaile bat naiz. Erregearen harenean, mesede handien oinordekoa, Senusert erregearen emaztea Jenemsuten, Amenemhat erregearen alaba Neferu, "oso ondratua"ren zerbitzaria".

Senusert I.a (Sesostris I.a grezieraz), Sinuhé honen zerbitzari zelarik, Egiptoko XII. dinastiako bigarren faraoia izan zen, Egiptoko Inperio Ertainaren garaian, K.a. 1956tik K.a. 1910 arte gobernatu zuena, horietako lehen urteak, bere aitarekin elkargobernatuz, Amenemhat I.arekin, K.a. 1947an erahila izan zena, istorioa, urte honetan hasten delarik.

Sinuhé (K.a. 1938 - K.a. 1756) Antzinako Egiptoko XII. dinastiako ofiziala izan zen. Amenemes I.aren emaztearen hareneko kidea zen. Amenemes hil zenean, Sinuhék ihes egin zuen Egiptotik, haren hilketan parte hartu zuelako edo, parte hartu gabe ere, salatuko zutelako beldurrez. Egiptotik Palestinara ihes egin zuen lehenik eta Siriara ondoren. Sirian bizi izan zen, Sesotris faraoiak Egiptora itzultzeko eskatuta sorterrira joan zen arte. Sinuhéren bizitzaren kontakizunak, Sinuhéren garaiko Egiptoko politikari eta gizarteari buruzko berri garrantzizkoak ezagutarazi ditu.

Estiloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Istorioa, lehen pertsonan kontatua dago, Egipto zein beste lurralde batzuetako tokien, ohituren eta pertsonen deskribapen koloretsuak erakusten dituen erudizio erraz batekin, datu zehatzez betea eta sentimendu eta pentsamendu egiptoarraren gorespen batekin: herrimina, betiereko bizitzaren nahia, abegikortasuna.

Ipuin generoko maisulanetako bat da, Egipton, Inperio Ertainean garapen handia izan zuen generoa. Hau, errealista da, eta prosa erabiltzen du ia kontakizun guztian, bertsoan eginiko zatiak ere badituen arren: Sesostris, Retenuko erregearen aurrean nolakoa den deskribatzen duenean, bere bertute gerlariak goresten dituen olerki batekin egiten du, modu lirikoan amaitzen den arren:

"Oso maitea da, asko maitasunagatik konkistatu dituen goxotasunez betea".

Istorioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amenemhat I.aren baxuerliebea.

Sinuhék ez ditu jauregiko konspirazioak kontatzen, ezta beste aurrekaririk ere: jakintzat ematen ditu. Litekeena da izengabeko egileak bere burua konpromezu batean jarri nahi ez izatea.

Sinuhék, Sesostrisi (libiarren aurkako kanpainan zegoena), bere aitaren heriotzaz abisatzeko bidaiatzen duenean, beste mezulari batzuk aurrea hartzen diote: ezkutatuta, gizon batek, errege etxeko beste printze bati nola informazioa ematen dion entzuten du, eta Amenemhat I.a, printze honek emandako aginduen arabera hila izan dela ohartzen da. Beldurturik, konplota argitzeko eta Sesostris abisatzeko gai ez zelako izan, zigortua izango zela ustez, Egiptotik ihes egiten du, eta Retenuko herrialdera abiatzen da, Siriara.

Amunenshi printzeak gonbidatua, honen alabarekin ezkontzen da, eta tribuetako batetako buruzagi eta jeneral ospetsu izatera iristen da, aberastasuna eta boterea lortuz, batez ere, duelu batean, tokiko printze bat garaitu ondoren.

Jada aguretua, gutunak bidaltzen dizkio faraoiari, eta Egiptora itzultzen da, bere ondasunak bere seme-alaben artean banatu ondoren, hiltzean, betiereko bizitza lortzeko beharrezko erritu guztiekin han lurperatua izateko, bitartean, erregeak, erosotasun oroz ostatu ematen diolarik, landetxe bat eman ziona bere errenta guztiekin eta mastaba bat eta hil hatu aberats bat prestatzea agindu zuena.

Azalpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zergatik egin zuen ihes Sinuhék? Istorioak azal zezakeen hobeto, baina, mundu guztiarentzako hain ezagunak ziren gertakariak, istorioa, horiek aipatzera soilik mugatzen dela. Printzeren baten konspirazioa, Amenemhaten heriotzaren balizko erruduna, zeharka baino ez da aipatzen. Honek, Sinuhéren beldurrak zeintzuk ziren ulertzea eragozten du, eta zergatik Sesostrisek zigortu egingo zuela uste izan zuen. Jada aguretua zegoenean bidalitako gutunetan ere ez du azaltzen, barkamena eskatzera mugatzen da.

Azterketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Istorio hau, antzinako egiptoar literaturako lorpenik handienatzat hartzen da. Kontaketa berezi batean, literatura estilo anitz uztartzen ditu, eta azpimarragarria da, baita ere, bere protagonistaren arrazoiei buruz egiten duen azterketa. Olerkiak, etengabe aztertzen ditu Sinuhéren ihesaldiaren eta bere balizko erruduntasunaren arrazoiak. Egiptoar kulturako kide bat beste gizarte batean kokatzean, olerkiak, egiptoar batek izan behar duena esploratzen du, Egiptotik kanpo, bizitzak ez zuela zentzurik zioen onarpen egiptoarrari uko egin gabe.

Eragina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Istorio honetan oinarriturik, Mika Waltari idazle finlandiarrak, 1945ean, Sinuhé, egiptoarra izeneko eleberri bat idatzi zuen, baina Akenaton faraoiaren garaira eramanaz, eta, erregealdi honetan, porrot egin zuen atonismoaren ondorioz gertatu ziren konspirazioekin nahastuz.
  • Naguib Mahfuz, literaturako nobel saria irabazita duen egiptoar idazleak, 1941ean, Awdat Sinuhi idatzi zuen. Zuzenean antzinako testuetan oinarritzen da, jatorrizkoan agertzen ez diren maitasun harreman batzuk sartzeko baimena hartzen duen arren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]