Siouar hizkuntzak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Siouar hizkuntzak
Datu orokorrak
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
indigenous language (en) Itzuli
Ameriketako jatorrizko hizkuntzak
Hoka-Sioux (en) Itzuli
Hizkuntza kodeak
ISO 639-2sio
Glottologsiou1252
Linguist Listsiop
IETFsio

Siouar hizkuntzak edo Siouar–Catawba hizkuntzak Ipar Amerikako hizkuntza-familia bat dira, eta batez ere Ipar Amerikako Ordoki Handietan hedatua egon zen, Sioux herrien eta ahaide ziren beste etnia batzuen artean,

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi multzotan bereizten dituzte hizkuntza hauek hizkuntzalariek: Siouar mendebaldekoa edo Siouar berezkoa, talderik handiena, eta Siouar ekialdekoa edo Catawba hizkuntzen multzoa bestea. Beste batzuek 'siouar' izena mendebaldeko adarrera mugatzen dute eta siouar-catawba izena erabiltzen dute familia osoarentzat.

Beste hizkuntza batzuekin erlazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Yuchi hizkuntza isolatua sioux–catawba hizkuntzekin nahiko lotuta egon liteke, batzuen iritziz.

Macro-sioux talde bat ere proposatu izan da caddo hizkuntzekin eta irokiar hizkuntzekin loturak suposatuz, baina 21. mendean uste da lotura horiek sprachbund baten parte izateagatik izan daitezkeela.[1] Herri siouar eta caddoar batzuk iraganean Mississippiar kulturan elkarlotuta egon zirela uste da, adibidez[2].

Erreferetziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Mithun, Marianne. 1999. The languages of native North America. p.305. Cambridge, UK: Cambridge University Press.
  2. Newitz, Annalee. (2021). Four lost cities : a secret history of the urban age. (First edition. argitaraldia) ISBN 978-0-393-65266-6. PMC 1120095088. (Noiz kontsultatua: 2022-02-14).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]