Edukira joan

Siro-malabar Eliza Katolikoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Siro-malabar Eliza Katolikoa
Datuak
MotaEkialdeko Eliza katolikoak, Catholic particular church sui iuris (en) Itzuli eta Major archiepiscopal church (en) Itzuli
Jarduera
Honen parteErromatar Eliza Katolikoa, Ekialdeko Kristautasuna eta Eastern Catholic (en) Itzuli
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera50
1662
webgune ofiziala

Siro-malabar Eliza Katolikoa edo Siro-malabar Eliza (asirieraz: ܥܸܕܬܵܐ ܩܵܬܘܿܠܝܼܩܝܼ ܕܡܲܠܲܒܵܪ ܣܘܼܪܝܵܝܵܐ; tamileraz: சீரோ மலைவார சபை; malabareraz: സീറോ മലബാർ സഭ) Ekialdeko Eliza katolikoa da, Keralan egoitza duena. Eliza partikular sui iuris (autonomo) hau Erromatar Eliza Katolikoarekin erabateko komunioan dagoena eta Erromako Erromako aita santuaren autoritatea onartzen du.

Kaldear (edo ekialdeko asiriar) liturgia-tradizioa jarraitzen du, asiriera hizkuntza liturgiko gisa erabiliz, malabera eta ingelesarekin batera. Artzapezpiku-eliza nagusi gisa antolatuta dago, Ekialdeko Elizetako Kanonen Kodeko (CCEO) V. tituluak agindutako moduari jarraiki,[1] Ekialdeko Elizetarako Dikasterioak gainbegiratuta, eta Ernakulam-Angamalyko artzapezpiku nagusia da buru. Haren egoitza Kochin dago, Kerala estatuan.

Bigarren ekialdeko eliza katolikoa da fededun kopuruari dagokionez — 4,5 milioi baino gehiago —, eta Indiako Santo Tomasen kristauen komunitate handiena da.[2]

Kaldear erritua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kaldear Eliza katolikoak Kaldeako erritua, Siria Ekialdeko erritua ere deitua, jarraitzen du. Jerusalemgo eta Antiokiako elizen errituetan du sorrera, hango kristauak antzinako babiloniarren ondorengoak baitziren; gerora Asian zehar Indiaraino zabaldu zen. Kaldeako errituaren ezaugarri nagusia Ekialdeko beste erritu kristauen aldean soilago izatea da. Liturgian asiriera, arameraren dialektoa, erabiltzen da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]