Sisiforen paperak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sisiforen paperak
Sisoforen paperak.jpeg
Jatorria
EgileaHarkaitz Cano
Argitaratze-data2020
IzenburuaSisiforen paperak
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara eta gaztelania
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Fernando Bernués
Kike Diaz de Rada
Sara Cozar


Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaArriaga Antzokia
Principal antzokia
Victoria Eugenia antzokia
Centro Dramático Nacional



Sisiforen paperak Harkaitz Canok idatzitako antzerki-obra da. 2020an estreinatu zen Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdian.[1][2][3] Euskaldunon Egunkariaren itxieran libreki inspiratutako antzezlana da.[4]

Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kazetaritzari eta bidegabeki itxi dituzten komunikabideei egindako omenaldia da. Egunkari bateko eguneroko jarduera deskribatzen da. Kazetaritza eta Literaturaren arteko antzekotasunaz aritzen dira pertsonaiak. Egunkaria «Gerra eta Bakea bezalakoa da, baina txikian». Egunero iraungitzen den eleberri amaigabea omen da egunkaria, munduko kaosa lau zutabetan estututa. Egunkariko erredakzioan prekarietateari eta etsipenari aurre egiten diete eta erloju kontra dihardute zehaztasunaren eta egiatasunaren alde. Aldi berean, botereak hariak mugitzen ditu informazioa kontrolatzen saiatzeko. Egunkari deserosoaren kontra operazio juridiko-polizial bat zabaltzen dute. Egunkaria itxi egingo dute, horrek duen larritasunarekin. Zuzendaria eta administrazio-kontseiluko lehendakaria torturatzen dituzte komisariako itaunketetan. Ikertzea eta galdetzea kazetariaren zeregina da baina, eszena horietan galdekatutakoa kazetaria bera da. Egunkaria itxi egin zenean kalean manifestazio handiak egon ziren eta langileek beste egunkari bat atera zuten biharamunean. Hamar urte geroago, epaitegiek kasuko pertsona guztien errugabetasuna aitortu zuten.[1]

'Sisiforen paperak antzezlanaren aktore batzuk agurtzen, 2020.[5]

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kazetari heldu berria, beteranoa, kiroletakoa, zuzentzailea, polizia gogorra, ustez ez hain gogorra... "Karmelo Beramendi Tolosa" egunkariko zuzendaria (Errasti) eta "Torregarai" Administrazio Kontseiluko lehendakaria (Alkain).

Eszenografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eszenarioan aldi berean ikusten dira erredakzioan nola ari diren eguneroko lanean, eta, bitartean, epailea zein poliziak nola dituzten atzetik, besteek arrastorik izan gabe.

‘Eleak’ izena duen fikziozko egunkari baten bitartez bi egoera ezberdin azaltzen dira: batetik kazetariek erredakzioan egiten duten lana; bestetik, polizia etxe batean jasandako bortizkeria. Eszenarioan aldi berean ikusten dira erredakzioan nola ari diren eguneroko lanean eta, bitartean, epailea zein poliziak nola dituzten atzetik, besteek arrastorik izan gabe. Errealitatearen alde paralelo biak aldi berean. Egunkaria auziko irudiak oholtzaren hiru paretetan ikusten dira tarte batzuetan, alboetan eta goian.

Taldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Antzokia, Teatro Arriaga. «SISIFOREN PAPERAK» Teatro Arriaga Antzokia (Noiz kontsultatua: 2021-01-30).
  2. Fernandez, Harri. (2021-01-28). «Sisiforen Paperak | Harkaitz Cano: "Ahots kordak moztu izan balizkidate bezala gogoratzen dut 'Egunkaria'-ren itxiera"» www.noticiasdegipuzkoa.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-30).
  3. NAIZ. (2020-11-19). ««Sisiforen paperak», ‘Egunkaria’ auzian oinarritzen den antzezlana estreinatu da Gasteizen» naiz: (Noiz kontsultatua: 2021-01-30).
  4. Ugarte Irizar, Itziar. (202-01-20). «'Sisiforen paperak': galdekatua hizkuntza denean» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-01-30).
  5. Berria. «'Sisiforen paperak' gaur estreinatuko dute Madrilen» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-08-24).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]