Edukira joan

Sita

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sita

Bizitza
Familia
AitaJanaka
AmaSunayana
Ezkontidea(k)Rama (mitologia)
Seme-alabak
Haurrideak
Jarduerak

Sita, sanskritoz sīta, hinduismoaren jainkosa bat da eta Ramayana erromantzean Rama heroi nagusiaren emazte gisa agertu zitzaion. Lakshmiren avatar gisa, emakume baten bertute idealak irudikatzen ditu, baita aberastasuna ere.[1][2][3]

Janaka eta Sunayanaren alaba da. Jaiotza istorio desberdin eta kontraesankorretan dago kontatua, baina sasoi prebedidikoetako jainkosa ama nagusi baten alaba dirudi. Berarekin, pisu eta bolumen handiko arku magiko bat agertzen da, eta esaten da tiro egitea lortzen duenak baino ezin izango duela aukera bere eskuan izan, Ramak beste hautagai batzuekin egindako lehiaketa batean lortzen duen balentria.

Ravanak bahitu egin zuen Sita. Basoan zegoela, hainbat abentura izan zituen senarrak neska salbatzeko. Erregearen jauregira itzultzean, Sita adulterio-salaketa faltsuei aurre egin behar izen zien, eta aldi baterako erbestera bidali zuten. Han bakarrik hazi zituen Lava eta Kusha bikiak. Azkenean barkatu egin zioten eta zegokion tronua hartu zuen berriro.

1976. urtean Seetha Kalanyha film mitologikoan Jada Prada aktoreak interpretatu zuen Sita jainkosa.

Aintzatespenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Argien edo diwalien zeremoniaren zati bat haren omenez da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Lamas, Nora. (2019-02-18). «▷ Sita: Diosa Celestial, La Más Popular De La Religión Hindú» Mitologia (kontsulta data: 2025-11-14).
  2. Vaishnavi Walia. Encyclopaedia Of Hindu Gods And Goddesses Suresh Chandra Sarup And Sons. (kontsulta data: 2025-11-14).
  3. (Gaztelaniaz) Team, Aumjoia. (2020-12-15). «Sita, diosa de la abundancia, ejemplo de fortaleza y virtud femenina» Aumprana (kontsulta data: 2025-11-14).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]