Sitofilia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Natillez estilatiko emakume bat.

Sitofilia edo food play (janari-jolasa ingelesez) erotismoa eta janaria nahasten duen fetitxismo sexualari deritzo.[1]

Praktika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sitofiliaren praktikak sexua egitera edo ez eraman dezake. Terminoa afrodisiakoak diren jakiak hartzearen praktikari lotuta dago, hala nola, txokolate edo esne-gain harrotua, bikote sexualen gainean isurtzen dena plazer sexuala lortzeko. Praktikak ere helburu dekoratzaileak izan ditzake, genitaleetan platerrak zerbitzatzea adibidez.

Terminoak forma falikoak dituzten elikagaiekin masturbatzea ere barneratzen du (adibidez: arto-buruak, luzokerrak, kuiatxoak, bananak edo prozesatutako elikagaiak, saltxitxak bezala) penetrazio baginala zein anala ordezkatzeko.[2] Era berean, zulo bat egin dakioke hainbat elikagaiei (kuiak edo angurriak) bagina edo uzki forma emateko.

Erreferentzia kulturalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1986ko 9 Aste eta Erdi pelikulan, eszena batzuetan marrubiak erabiltzen dira sitofilia praktikara eramanez.
  • Tampopo pelikula japoniarrean bikote batek, yakuzaren kide den gizon bat eta bere maitalea, elikagaiak erabiltzen dituzte haien praktika sexualetan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]