Sittwe
| Sittwe | |
|---|---|
| hiria | |
| Administrazioa | |
| Estatu burujabe | |
| Myanmarko estatu | Rakhine estatua |
| Myanmarko barruti | Sittwe District |
| Township of Myanmar | Sittwe Township |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 20°08′40″N 92°53′49″E / 20.1444°N 92.8969°E |
![]() | |
![]() | |
| Altitudea | 5 m |
| Demografia | |
| Biztanleria | 100.748 (2014) |
| Informazio gehigarria | |
| Ordu eremua | UTC+06:30 |
Sittwe[1] (birmanieraz: စစ်တွေမြို့, cac twe mrui., sɪʔtwè mjo̰ ahoskatua), lehen Akyab (birmanieraz: အာကျပ်, a kyap) deitua, mendebaldeko Myanmarko hiria da, Rakhine eskualdeko hiriburua dena.
Bengalako golkoan amaitzen diren Kaladan, Myu eta Lemyo ibaiek bat egiten duten tokitik gertu dagoen uharte batean dago.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arrantzale-herrixka txiki bat bezala hasi zen, denborarekin, Sittwe itsas merkataritzaren gune garrantzitsu bihurtu zen, arroza esportatzeko portu gisa, britainiarrek Arakan okupatu ondoren, Lehen Anglo-birmaniar Gerraren ondoren.
Sittwe izan zen Bodawpaya errege birmaniarrak Arakan konkistatzeko guduaren balentria lekua. 1784an, Birmaniako 30000 soldaduko espedizio kanpaina batek, Arankango Urittaung probintziako gobernadorearen 3.000 soldaduri aurre egin zien, hauek garaituak izan zirelarik. Porrot honek Mrauk U arakandar hiribururako bidea ireki zuen, ondoren konkistatua izan zena, Arakanen independentziari amaiera emanez.
Lehen Anglo-birmaniar Gerran (1823-1826), Sittwen lehorreratu ziren britainiar indarrak antzinako Ahkyaib-daw pagodan bildu ziren, britainiarrek izena Akyabera aldatzea eragin zuena. 1826an, gobernuaren egoitza Arakango Mrauk U hiriburutik Sittwera eraman zuten, itsasertzean. Britainiarren okupazioaren lehen berrogei urteetan, 15536 biztanle izatera iritsi zen hiria. 1901ean, herrialdeko hirugarren portua izan zen hiria, 31 687 biztanlerekin. Hala ere, kolonia garaian, Sittwek ospe txarra zuen, malaria eta kolera pandemiaren ondorioz, eta erregistro historikoen arabera, hiria osasun aldetik Indiako eta Erresuma Batuko kostalde osoko txarrena zen.
Hector Hugh Munro (Saki) idazle eskoziarra bertan jaio zen 1870. urtean.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| | |||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
| Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 37.0 | 38.9 | 40.0 | 38.0 | 38.9 | 37.2 | 37.7 | 38.0 | 38.0 | 39.5 | 35.0 | 34.0 | 40 |
| Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 28.3 | 29.9 | 31.7 | 33.0 | 32.5 | 29.7 | 28.9 | 29.3 | 30.3 | 31.3 | 30.6 | 28.9 | 30.4 |
| Batez besteko tenperatura (ºC) | 21.5 | 23.3 | 26.1 | 28.5 | 28.7 | 27.4 | 26.8 | 26.8 | 27.3 | 27.6 | 28.4 | 23.0 | 26.3 |
| Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 14.9 | 16.6 | 20.2 | 24.0 | 25.1 | 24.8 | 24.5 | 24.5 | 24.4 | 24.0 | 21.1 | 17.1 | 21.8 |
| Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | 6.0 | 9.0 | 10.0 | 16.2 | 19.5 | 18.0 | 21.0 | 18.0 | 20.0 | 16.8 | 11.0 | 8.9 | 6 |
| Euria (mm) | 0.9 | 13.3 | 8.4 | 35.6 | 307.5 | 1168.1 | 1280.5 | 965.2 | 549.0 | 288.7 | 116.3 | 15.1 | 4748.6 |
| Euri egunak (≥ 1.0 mm) | 0 | 0 | 0 | 4 | 9 | 25 | 28 | 27 | 18 | 10 | 4 | 0 | 126 |
| Hezetasuna (%) | 74 | 69 | 70 | 72 | 74 | 89 | 92 | 92 | 88 | 84 | 80 | 79 | 80 |
| Iturria (1): Norwegian Meteorological Institute,[2] Deutscher Wetterdienst (bataz besteko tenperaturak 1991–2010, euri-egunak 1968–1990, hezetasuna 1951–1967)[3] | |||||||||||||
| Iturria (2): Meteo Climat (errekorrak) | |||||||||||||
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Berria. Estilo Liburua. .
- ↑ Norwegian Meteorological Institute. Myanmar Climate Report. , 26-36 or..
- ↑ (Alemanez) Deutscher Wetterdienst. Klimatafel von Sittwe (Akyab) / Myanmar (Birma). in: Baseline climate means (1961-1990) from stations all over the world..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau Myanmarko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |

