Antoxin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Situla» orritik birbideratua)
Alhambrako (Granada) antoxina, XIV.. mendekoa.

Antoxin edo situla[1], ura hartzeko eta edateko erabili izan den metalezko ontzi kirtenduna[2][3]. Situla hitza latinetik dator, situla. Putzuetatik edo beste ontzietatik ura ateratzeko objektua zen eta eliza katolikoan, ur bedeinkatua eramateko erabiltzen da oraindik;[4] beraz, erlijio funtzioa handia izan du beti. Metalezkoa zein bolizkoa izaten zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historikoki Burdin Arotik Erdi Aroaino erabili izan da. Plutarco eta beste iturri idatzien arabera Isisen sinboloa zen: jainkosa Nilo ibaitik hartutako urez betetako ontzi bat eramaten irudikatzen zen. Ontzi horrek itxura borobila izaten zuen, batzuetan beheko aldean titiburu itxurako elementu batekin, emetasunaren ikurra, alegia. Tenpluetara urez edo esnez beteta eramaten zen, botozko gauzaki moduan[5].

Beste aldaera anitz baditu euskalki ezberdinetan: antuxun, antuxin, antoitxin, andosin, antuxan...[6]

Metal esmaltatuzko ontzi heldulekuduna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zarautz aldeko euskaran, antoxin edo antuxun bat ura hartzeko eta edateko erabiltzen den metalezko edota metal esmaltatuzko ontzi heldulekuduna da.

Garai batean aski erabilia izan ohi zen edari hotzak zein beroak edateko egokia zelako, eta sutan berotzen ere jar zitekeelako. Gosari txikia egiteko, kafea hutsik edo likoreren batekin goizean goiz hartzeko edota su txikian berotutako zerbait hartzeko sarri erabiltzen zen. Jatorri edo iturburu onetik emaitza ona datorrela adierazteko esan ohi da:Antoxin onak ardo ona[7].

Isis jainkosaren emakume-apaiz bat antoxin batez.
Metalezko katilu esmaltatua edo antxolina

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. .
  2. http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia1.asp?sarrera=antoisin
  3. https://web.archive.org/web/20180215025817/http://www.arratia.net/es-ES/berbategia/hiztegia/A/Paginas/antoisin.aspx
  4. .
  5. Beckwith, John. Early Medieval Art: Carolingian, Ottonian, Romanesque, Thames & Hudson, 1964, ISBN 0-500-20019-X
  6. «OEH - Bilaketa - OEH» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-07).
  7. «Antoxin / antuxun -» Zarauzkohitza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-07).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]