Sixto Henrike Borboikoa
| Sixto Henrike Borboikoa | |
|---|---|
(2014) | |
| Bizitza | |
| Jaiotza | Paue, 1940ko uztailaren 22a (85 urte) |
| Herrialdea | |
| Familia | |
| Aita | Xabier Borboi-Parmakoa |
| Ama | Madeleine de Bourbon |
| Haurrideak | |
| Leinua | Borboi Parma etxea |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | politikaria eta militarra |
| Ideologia eta sinesmenak | |
| Erlijioa | kristautasuna |
| Alderdi politikoa | Elkarte Tradizionalista (2001) |
Sixto Henrike Borboikoa (gaztelaniaz: Sixto Enrique Hugo Francisco Javier de Borbón-Parma y Borbón-Busset; Paue, 1940ko uztailaren 22a) espainiar aristokrata eta politikaria da, Elkarte Tradizionalista alderdiko burua. Bere jarraitzaileek, «sixtotarrak» deituek, karlismoaren barruko jarrera integristena ordezkatzen dute.[1]
Bere jarraitzaileen arabera, «Aranjuezko dukea, Espainiako infantea, Komunio Tradizionalistako erregeorde eta Tradizioaren banderaduna» da, eta batzuek Espainiako tronurako eskubideak onartzen dizkiote Felipe V.aren ondorengo gisa, «Enrique V» izenarekin.[1][2][3]
Gaur egun Parisen bizi da, baina denboraldi batzuk Lignièresko gazteluan ematen ditu, bere jabetzakoa baita, eta sarri joaten da gaztelaniaz hitz egiten duten hainbat herrialdetara. Europa, Iberoamerika eta Ekialde Hurbilarekin lotutako geopolitikako mintegiak eta hitzaldiak antolatu ditu.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen urteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Frantziako Paue hirian jaio zen 1940ko uztailaren 22an. Xabier Borboi-Parmakoaren eta María Magdalena de Borboi-Bussetekoaren bigarren semea da.
Hainbat ikastetxe erlijiosoetan ikasi zuen, eta, ondoren, zuzenbide-ikasketak, hizkuntza klasikoak eta modernoak eta finantzak egin zituen.[1] Gaztetan Action Françaiserekin lotura izan zuen eta Michel de Saint-Pierre idazle tradizionalistaren oso laguna zen.[4]
Soldadutza Frantzian egin behar bazuen ere, Enrique Aranjuez izen faltsuarekin Espainiako legioan sartu zen. Horren ondorioz, urtebeteko kartzela-zigorra ezarri zioten Frantzian, iheslaritzat jo baitzuten, eta bere ondasunak bahitu zizkioten.[5] Bere nortasuna jakitean, Legiotik kanporatua izan zen.
Ondoren, Portugalera joan zen, eta han Portugalgo eta Espainiako eskuin muturrarekin harremanetan jarri zen. Portugalen egon zen bitartean, 1968an Fatiman egindako kontzentrazio karlista batean parte hartu zuen bere anaia Carlos Hugorekin. Ondoren, Portugalgo Armadan sartu zen eta Angolako gerran borrokatu zuen. Geroago, Brasilen eta Argentinan izan zen, eta herrialde horietako eskuin muturrarekin harremanetan jarri zen.[4]
Trantsizio garaiko jarduera politikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1972an bere aitak Carlos Hugo anaiari utzi zion erakunde karlistaren kontrola. Ordutik, harekiko desadostasunak areagotu egin ziren, batez ere bere anaiak zuzentzen zuen Alderdi Karlistak autogestio-sozialismora jo zuenean. Azkenik, mugimenduaren sektore tradizionalistenak banandu egin ziren. Apurketa Sixtok bere anaiari zuzendutako gutun baten bidez egin zen publiko, 1975eko irailaren 22an, eta bertan karlisten idealak traizionatzea leporatzen zion anaiari.
1975eko abuztuan Sixto Henrikek bira politikoa abiatu zuen Espainian zehar. Borboi-Parma familia osoa kanporatzeko gobernuaren aginduak indarrean jarraitzen bazuen ere, Sixto Espainian zehar mugitzen zen Baionako Kontsulatuan emandako pasaportearekin.[6]
Irailaren 25ean Sixto Henriquek Juan Sáenz Díez izendatu zuen berrantolatutako Comunión Tradicionalista baten buru delegatu. [7]
1976ko apirilaren 21ean, Marquez de Prado eta Sixto Henrike Iruñeko Tres Reyes Hotelean bildu ziren ezkutuan José Luis Rodríguez de Gordoa Nafarroako gobernadore zibilarekin.[8][9] Gordoak Manuel Fraga ministroari jakinarazi zionez, Sixtok azaldu zuen karlismoa bideratu nahi zutela eta Montejurrari zegozkion printzipioak berreskuratu nahi zituztela, bere anaiak karlismoaren ideiak marxismoarekin nahasi zituela eta. Gordoaren arabera, Sixto Enriquek Juan Carlos Borboikoari men egin zion (hilabete gutxi batzuk lehenago Espainiako errege koroatuari), eta adierazi zuen ez zuela inolako arazo dinastikorik, baizik eta interes patriotiko hutsa zuela.[10][11]
Urte bereko maiatzaren 9an, Sixtoren aldekoek Jurramendiko gertakarietan parte hartu zuten.[12][13] Sixto ere mendian zegoen egun hartan.[14] Testigu batzuen arabera, tiro egiteko aginduak eman zituen.[15] Egun batzuk beranduago, Montejurran hildakoen familiakoen salaketa baten ondoren,[16][17] Lizarrako epaitegiak hau atxilotzeko agindua eman zuen, gertakariekin zerikusia zuelakoan.[18]
1970eko hamarkadaren amaieran Fuerza Nuevak antolatutako ekitaldiren batean egon zen Sixto. 1979ko hauteskunde orokorretan Unión Nacional koalizioan aurkeztu ziren Fuerza Nueva eta Comunión Tradicionalista, eserleku bat lortuz.[19]
Familia-haustura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1977ko martxoaren 4an Sixto Henrique bere aitarekin batera agertu zen Alfredo Amestoyri La Actualidad Españolan emandako elkarrizketa batean. Han Xabier Borboi-Parmakoak pentsamendu karlista tradizionala berresten zuen, «marxismoa eta separatismoa» espresuki gaitzetsiz.[20]
Elkarrizketa hau argitaratu ondoren, Karlos Hugok salatu zuen Sixtok aita bahitu zuela, baina Xabierren idazkaritza pertsonalak hori ezeztatu zuen ofizialki. Bere idazkaritza pertsonalaren arabera, salaketa horren ondorioz Xabier ospitalera eraman behar izan zuten, sortutako eskandaluak oso jota.[21]
Karlos Hugok eta bere arrebek, orduan, kontrakoa esaten zuen manifestu bat sinarazi zioten aitari Parisko notario baten aurrean, eta horrek familia banatu zuen.[22] Amak, María Magdalena Borboi-Bussetekoak, prentsa-ohar bat argitaratu zuen esanez Sixtok ez zuela senarra bahitu eta, aldiz, Cecilia eta Karlos Hugo seme-alabek ospitaletik atera zutela aita, medikuen esanen kontra, notario ezezagun baten aurrera eramateko eta Karlos Hugoren aldeko adierazpen bat egitera behartzeko.[23]
Xabier gertaera horien ondoren hil zen, eta Magdalena emazteak bere seme-alaba Karlos Hugo, Maria Teresa, Cecilia eta Nieves arbuiatu zituen. Gainera, erabaki zuen hiltzen zenean ezingo zirela Lignièreseko gazteluko hil-beilara joan. Sixto Enriquek bere amarengandik Lignièreseko gaztelua jaso zuen eta bere arreba María Franciscak, Bostzekoa.[24]
1980tik aurrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1980ko uztailaren 6an Sixto sastakatu zuen Parisen Marc Caregi izeneko paraxutista ohi batek. Atentatu horren zergatia ez zen inoiz argitu, nahiz eta Frantziako poliziak pentsatu zerikusia izan zezakeela karlismoaren gatazkekin
1996an karlista-talde batek "Carlos VII.a Anaidia Tradizionalista" sortu zuen Argentinan, Sixto Henrique Borboikoari leial izango zitzaiona.[25] 2001eko urtarrilean, Hego Amerikako herrialde horretara egindako bisita batean, Sixtok auto-istripu larria izan zuen, eta bertan hil ziren Jose Ramon García Llorente karlista (Sixtoren kolaboratzaile estua) eta Juan Manuel Muskett.[26][27][28]
2002. urtean Jean-Marie Le Pen Frantziako buruzagi ultraeskuindarrari babesa adierazi zion gutun batean.[29]
2003an Madrilera egindako bisita bat aprobetxatu zuen Blas Piñar lagunarekin biltzeko, eta Leon Degrelleren Lagunen Elkarteak antolatutako afari batera joan zen. [30]
2005ean Kolonbiara bidaiatu zuen eta Santa Kruz apaizaren hilobia bisitatu zuen Paston.[31] Eduki politikoko bidaia bat ere egin zuen 2008an Perura.[1]
2014an eskuin muturreko topaketa batean parte hartu zuen Vienan. Europa liberalismotik eta gay lobby "satanikotik" nola "salbatu" eztabaidatu zuten [32]Siriako gerraren testuinguruan, Bashar al-Ásad herrialdeko presidente legitimoa zela adierazi zuen eta Udaberri Arabiarra deiturikoa Ekialde Ertaina birsortzeko asmakizun anglo-amerikarra izan zela adierazi zuen.[33]
2017ko irailean Kataluniako erreferendumaren aurkako komunikatua igorri zuen, «Espainiaren batasuna kosta ahala kosta mantendu behar dela» adieraziz eta karlistei eta «borondate oneko espainiar guztiei» dei eginez segurtasun indarrekin eta Indar Armatuekin elkarlanean aritzera, beharrezkoa balitz.[34]
Sixto Henrike Joana Arcekoaren Lagunen Elkarte Unibertsaleko ohorezko presidentea da. Bere ekimenez, Moskun estatua bat eraiki zen Joanaren alde, «Errusiak Ekialdeko kristauei emandako laguntza ordainezina» aitortze aldera.[35]
Familia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentzia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d e «Sixto de Borbón Parma, hermano del Duque de Parma, visita Lima y Cuzco» Monarquía Confidencial 6 de septiembre de 2008.
- ↑ «Borbón y Borbón-Busse, Sixto Enrique de (1940-VVVV)» MCNBiografias.com.
- ↑ «Medalla en el 40 aniversario de la muerte del Rey Don Javier» Comunión Tradicionalista 6 de marzo de 2018.
- ↑ a b «Sixto Enrique» Cuadernos para el Diálogo (160): 19. 22-28 mayo 1976.
- ↑ «Aclaraciones a una versión del diario "ABC"» Montejurra (13): 8. 1966.
- ↑ El primer crimen de Estado de la monarquía franquista: En el 40 aniversario de los asesinatos de Montejurra. 2016.
- ↑ Caspistegui 1997, 273 orr. .
- ↑ (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2023-01-09). «Documentos confirman que el Estado reventó Montejurra en 1976 para defender al rey español» naiz: (kontsulta data: 2025-01-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) Saiz, Rodrigo. (2023-01-09). «Documentos confidenciales implican al Estado en una matanza en Navarra en 1976 para evitar una "subversión" contra Juan Carlos I» ElDiario.es (kontsulta data: 2025-01-14).
- ↑ «Nuevos documentos revelan que Montejurra 76 fue un plan del Estado contra el Partido Carlista» Diario de Navarra Nuevos documentos revelan que Montejurra 76 fue un plan del Estado contra el Partido Carlista.
- ↑ (Gaztelaniaz) Angulo, Javier. (1977-02-25). «Los carlistas acusan a Sixto de Borbón de maniobras de división» El País ISSN 1134-6582. (kontsulta data: 2025-01-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) País, El. (1976-05-11). «La romería de Montejurra terminó en sangre» El País ISSN 1134-6582. (kontsulta data: 2025-01-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) Muñoz, Ismael López. (1976-05-09). «Carlos Hugo y Sixto Enrique se disputan el carlismo» El País ISSN 1134-6582. (kontsulta data: 2025-01-14).
- ↑ «Sixto de Borbón Parma, instigador de la Internacional Fascista - Archivo Linz de la Transición española | Fundación Juan March» www.march.es (kontsulta data: 2025-01-14).
- ↑ Eriz, Jose Felix. (1986). Yo he sido mediador de ETA. Arnao, 220 or..
- ↑ (Gaztelaniaz) EP. (1976-06-05). «Los padres de los muertos de Montejurra se querellan contra Sixto de Borbón» El País ISSN 1134-6582. (kontsulta data: 2025-01-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) Ceberio, Jesús. (1976-05-15). «Sixto Enrique había sido citado por el juez como testigo» El País ISSN 1134-6582. (kontsulta data: 2025-01-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) País, El. (1976-07-25). «Petición de busca y captura contra Sixto de Borbón» El País ISSN 1134-6582. (kontsulta data: 2025-01-14).
- ↑ «Montejurra sin Carlos Hugo ni Sixto» La Vanguardia: 26. 5 de mayo de 1996.
- ↑ Amestoy, Ignacio. (marzo de 1977). «Don Javier firmar un manifiesto carlista» La Actualidad Española 1314: 34-39..
- ↑ Laborde, Enrique. (8 de marzo de 1977). «Don Francisco Javier de Borbón-Parma desmiente que haya sido secuestrado» ABC de Sevilla: 9..
- ↑ (Gaztelaniaz) País, El. (1977-03-12). «Sixto de Borbón pleiteará contra su hermano Carlos Hugo» El País ISSN 1134-6582. (kontsulta data: 2025-01-14).
- ↑ «La polémica carlista: Carlos Hugo desautorizado ahora por su madre, doña Magdalena de Borbón-Busset» La Vanguardia Española: p. 8. 9 de marzo de 1977.
- ↑ Balansó 1994, 244 orr. .
- ↑ «La prensa carlista en Buenos Aires» El Babazorro (119).
- ↑ «X aniversario José Ramón García Llorente, Juan Manuel Muskett» Agencia FARO 24 de enero de 2011.
- ↑ «Una persona fallecida y tres heridas en un vuelco» La Nueva Provincia 25 de enero de 2001.
- ↑ «Crónica» Fuego y Raya (6): 221..
- ↑ «El hombre que fue reelegido» Semana 28 de noviembre de 2012.
- ↑ «Sobre la cena navideña de León Degrelle: Ida y vuelta sobre la presencia de D. Sixto de Borbón» La Nación (412) 9 de marzo de 2004.
- ↑ «Un príncipe que vino a comer cuy en Pasto» El Tiempo 20 de febrero de 2005.
- ↑ Shekhovtsov 2018, 199 orr. .
- ↑ «Mgr Sixte-Henri de Bourbon-Parme roi sans couronne et sans complexe» var-matin 4 de febrero de 2014.
- ↑ «Declaración de S.A.R. Don Sixto Enrique de Borbón: La unidad de España debe mantenerse a toda costa» La Tribuna del País Vasco 30 de septiembre de 2017.
- ↑ «Carta de la "Association universelle des amis de Jeanne d'Arc" a Vladimir Putin» infocatho.fr 2015.