Edukira joan

Siziliako gastronomia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cassata.

Siziliako gastronomia uhartearen historiarekin, erlijoarekin eta kulturarekin lotuta. Oso gastronomia konplexua eta ezberdina da.[1]

Siziliako gastronomia bertatik igaro diren kulturen sinkretismoaren ondorio zuzena da. Zentzu horretan eragin hauek ikus daitezke:[2]

Dieta mediterraneoren osagai ohikoak erabiltzen dira Siziliakoan ere bai. Oliba-olioa, esaterako, sukaldatzeko edo gatzozpintzeko behar beharrezkoa da. Gurina, aldiz, azkenburu batzuk kenduta, gutxi erabiltzen da. Osagai nagusiak bertako barazkiak zein Mediterraneoko arrainak eta moluskuak dira. Haragia ez da gehiegi erabiltzen; haragi jaki ezagunetarikoa farsu magrua da.[1]

Gatza oso osagai berezia da Siziliako gastronomian. Antzinatik Trapaniko gatzagetatik itsas-gatz fin-fina lortzen da eta hori ere oso ohikoa da bertako sukaldaritzan.[3] Espeziak eta Belar onak oso erabiliak dira, bestetik: albaka, perrexila, menda, ereinotz, erromero, salbia... Halaber, jasmina, pinaziak, mahaspasak, arbendolak, pistatxoak erabiltzen dira ere bai.

Gustukoak dituzte plater gazi-gozoak. Trapanin, uhartearen mendebaldeko aldean, Magrebeko gastronomiaren eragina nabaria da, esaterako, kus-kus erabilerarekin. Jaki ezagunetariko bat, alegia, couscous al pesce (arrain kus-kus) da.

Espezialitate batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]