Edukira joan

Siziliar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Talde etniko infotaulaSiziliar


Motabiztanleria
Erlijioakatolizismo
EponimoaSizilia eta Sizilia
Geografia
JatorriaSizilia
EstatuaItalia

Siziliarrak (sizilieraz: siciliani edo sìculi)[1] italiar talde etnografikoa da, Siziliakoak bertakoak.

Carlo Deninaren arabera, Siziliako lehen biztanleen jatorria ez da lehen italiarrena baino ilunagoa. Haren ustez, hala ere, ez dago zalantzarik horietako asko Italiatik, beste batzuk Greziatik, Asiako kostaldetik eta iparraldeko Afrikatik etorri zirela Siziliara.[2]

Tuzididesek, gai honi buruz idatzi zuenak, siziliarrak Iberiatik etorriak zirela esan zuen, baina oso nabaria da, aipatzen den pasarteagatik beragatik, Iberiatik mendebaldeko Italia edo Liguria, garai hartan penintsularen zati handi bat hartzen zuena, esan nahi zuela. Berak dio han oskoz hitz egiten zutela.[2] Bada, oskoa Napoliko Erresumaren hegoaldeko zati baten hizkuntza zen, Lazio eta Campania artean, Erroma eta Napoli edo Capua hirien artean, eta aski frogatua dago barruti hori ligurrek hartu zutela antzinatik, sarritan iberiar deituek.[2]

Historialari berak dio, bere garaian, Sizilian hiru hizkuntza ezberdin hitz egiten zituztela: oskoa, grekoa eta feniziera. Hala, biztanle gehienak Italia inguruko kostaldetik etorriak ziren, Capua, Gaeta eta Oskoen lurraldeetatik, Helade kontinentaletik, Tesalia erdialdetik, Asia eta Afrikako kostaldetik, feniziarrek, siriar herriek, eta kartagotar afrikarrek okupaturik, azken hauen hizkuntza, funtsean, feniziarraren berdina zelarik. Beraz, aski naturala zen siziliarrek gutxi gorabehera hiru nazio horien izaerari eustea, eta erromatarrek greziarren eta liguriarren izaeraz, eta are gutxiago kartagotarren izaeraz, iritzi onik ez zutenez, hortik etorri zen Insulani mali, Siculi autem pessimi axioma. Hala eta guztiz ere, mali eta pessimi adjektibo horiek maltzurrak besterik esan nahi ez zutela alde batera utzita, ez ankerrak, Deninak ohartarazten du ez dela ongi egiaztaturiko egitate bakar bat ere aipatzen, nazioari leporatu zaion berezko basakeria edo ankerkeria adierazten duenik.[2]

Capelliren ikerlan baten arabera, 2009an, espainiarren, portugaldarren eta siziliarren leinuen %7-8 magrebtar jatorrikoak ziren, ziur asko Erdi Aroan mairu eta sarrazenoek sartuak.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Italieraz) Traina, Antonino. (1868). Nuovo vocabolario Siciliano-Italiano. Lauriel.
  2. a b c d (Frantsesez) Denina, Carlo. (1807). Essai sur les traces anciennes du caractère des Italiens modernes. Paris: Fantin, 119-129 or..
  3. (Ingelesez) Capelli, C.; Onofri, V.; Brisighelli, F.; Boschi, I.; Scarnicci, F.; Masullo, M.; Ferri, G.; Tofanelli, S.. (2009ko ekaina). «Moors and Saracens in Europe: estimating the medieval North African male legacy in southern Europe» European Journal of Human Genetics 17 (6): 848-852.  doi:10.1038/ejhg.2008.258. ISSN 1018-4813. PMID 19156170. PMC 2947089..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]