Skateboarding

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Skateboarding.

Skateboarding skateboard deritzon gurpildun ohol baten gainean ibili eta akrobaziak egiteko jolas eta kirola da. Oholaren gainean ibiltzeko azalera inklinatu batean maldan behera joan nahiz azalera lau batean hanka batez bultzatu egiten da.

Skateboarding kirolaren praktikan hiro modalitate bereiz daitezke: sakateboarding bertikalak, U itxurako skate parke eta antzekoetan burutzen dena, kaleko skateboardinga, kaleak zeharkatu eta horietan aurki daitezkeen oztopoak gainditzea helburua duena eta freestyle edo estilo askeko modalitatea, skateboarding gaineko akrobaziak (ollie izeneko jauzia, esaterako) eta antzekoak nabarmentzen dituena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1940ko hamarkadaren bukaeran sortu zen Kalifornian olaturik ez zegoeneko surflarien jolas moduan. 1970eko hamarkadan mundu osoroa zabaldu zen, bereziki mutil gazteen artean, horren inguruan azpikultura sortuz, skateboarding praktikatzen dutenek entzuten duten musikarekin eta janzten duten arroparekin loturik batik bat.

Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sancheski skateboard edo monopatina.

Euskal Herrian, Sancheski marka izan zen skateboarding zabaltzen aitzindari 1960ko hamarkadaren bukaeran, hainbat hiritan skateboarding-erakustaldiak antolatuz eta Irunen ekoiztutako oholak merkaturatuz. Eskiak egiten zituen Irungo enpresa hark Sánchez-Sky izen batuketa zuen bere izenean.

1970eko hamarkadan Euskal Herrian sortu ziren beste modelo batzuk Zutik Nai izenekoak, Skider, Amaya eta Eibarko GAC enpresak egindako Moby Board direlakoak izan ziren[1]. Monopatina esaten zitzaien gailu hauei 20. mendean Hego Euskal Herrian.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Amatiño «Euskal skateboardak 50 urte — Eibar.ORG | Eibarko peoria» eibar.org . Noiz kontsultatua: 2018-09-25.
Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]