Skellig uharteak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Skellig uharteak

Moher13(js).jpg


Skellig uharteen irudi orokorra.
Bertako izena Skellig Islands
Na Scealaga
Geografia
Kokapena Irlandako hego-mendebaldeko kostaldea.
Iveragh penintsularen hego-mendebaldeko Bolus Head lurmuturretik 13 kilometrotara.
Uhartedia Skellig uharteak
Uharteak denera 2
Uharte nagusiak Skellig Michael eta Little Skellig
Politika
Herrialdea Flag of Munster.svg Munster
Kerrycocologo.png Flag of county Kerry.svg Kerryko konderria
Irlandako Errepublika Irlandako Errepublika
Gizartea
Biztanleria Ez da inor bizi.
Talde etnikoak Ez da inor bizi.

Skellig uharteak (irlanderaz Na Scealaga, ingelesez Skellig Islands, antzina The Skellocks ere deituak) Irlandako hego-mendebaldean dagoen Kerryko konderria kokaturik dauden uharte batzuk dira. Denera bi uharte dira, Skellig Michael eta Little Skellig, Iveragh penintsularen hego-mendebaldeko Bolus Head lurmuturretik 13 kilometrotara daudelarik. Uhartedia lanperna-musu eta zanga ugariren bizilekua izateagatik ospetsua da, bai eta antzinako monasterio baten hondakinak egoteagatik ere, azken hauek UNESCO erakundeak Gizateriaren Ondare izendatu zituelarik.

Uharteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Skellig Michael (irlanderaz Sceilig Mhichíl): Bi uharteetan handiena da, itsas mailatik 230 metroko gehienezko garaierara iristen delarik. Gailurretik hurbil, amildegian erdi zintziliatua VI. mendeko monasterio kristau baten hondakinak daude, UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatuak.
  • Little Skellig (irlanderaz Sceilig Bheag): Bi uharteetan txikiena da. Turistei itxia dago, bertan mundu osoko zanga komunitate handiena baitago, denera 30.000 bikote osatzen dutelarik. Little Skellig uhartea gutxi gorabehera Great Skellig uhartetik 1,5 kilometrotara dago.

Fauna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi uharteak itsas hegazti ugariren bizileku izateagatik ezagunak dira, berez Irlanda osoan hainbat espeziei dagokionez barietate eta ugaritasun handiena duen kokalekua ere bada. Bertan bizi diren hegazti moten artean honako hauek daude: Ekaitz-txori txikia, zanga, fulmar, gabai-arrunta, antxeta hankabeltza, martin arrunta, pottorro arrunta eta lanperna-musua (azken honetatik Great Skellig uhartean 4.000 ale daudelarik). Jada kopuru txikiagoan belatxinga mokohoria eta belatz-handia ere topa litezke.

Hegaztietatik at, Skellig uharteak itsas fauna garrantzitsu baten bizilekua ere badira: bertan foka grisak, marrazoi erraldoiak, bale hegal-zuriak, izurdeak eta laut dortokak topa litezke. Uharte hauetan urpekaritzan jarduteko ur egokiak ere badaude.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Skellig uharteak Aldatu lotura Wikidatan

Koordenatuak: 51° 46′ 15.77″ N, 10° 32′ 26.26″ W / 51.7710472°N,10.5406278°W / 51.7710472; -10.5406278{{#coordinates:}}: cannot have more than one primary tag per page