Skibo gaztelua

Koordenatuak: 57°52′23″N 4°07′56″W / 57.873°N 4.13229°W / 57.873; -4.13229
Wikipedia, Entziklopedia askea
Skibo gaztelua
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako azpibanaketakHighland
Koordenatuak57°52′23″N 4°07′56″W / 57.873°N 4.13229°W / 57.873; -4.13229
Map
Historia eta erabilera
JabeaWilliam Gray (en) Itzuli
Arkitektura
ArkitektoaAlexander Ross (en) Itzuli
Ondarea
LB597

Skibo gaztelua (ingelesez: Skibo Castle, Eskoziako gaeleraz: Caisteal Sgìobail) Eskoziako Highland eskualdearen iparraldean kokatzen den gaztelua da, Dornoch herrian. A mailako eraikina izendaturik dago.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskozierazko Sgìobail hitzaren aldaera da eta "egurtokia" esan nahi du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Skibo gazteluaren lehen aipamena 1211ko agiri batean aurkitzen da eta Caithnesseko apezpikuaren egoitza zela esaten da. Horrela jarraitu zuen 1545 urtean elizak John Grayri eman zion arte honek protestantismoaren aurka egin zezan. 1745ean Robert Grayk gaztelua errenditu behar izan zuen eta ondorengo urteetan hainbat eskutatik pasa zen.

1872an Evan Charles Sutherland-Walkerrek erosi zuen eta etxea hnditu eta inguruko lurraldea landu zuen. 1897an Andrew Carnegie industriagizon aberatsak urte sabatikoa hartu zuen eta bertan pasa zuen. Egoera txarrean zegoen eraikina baina 85.000 liberatan erosi zuen. Dena dela 2 milioi libera erabili zituen gaztelua konpondu eta handitzeko. 1.500 m² azalera zuen eraikina hartu eta 5.600 m²-tara zabaldu zuen, Loch Ospisdale aintzira egin zuen eta 18 zulotako golf zelaia ere bai.

Carnegie familiaren eskutan egon zen XX mendean eta 1982an Peter de Savary negoziogizonak erosi zuen. 2003an Ellis Short negoziogizon estatubatuarrari saldu zion 23 milioi liberaren truke.

The Carnegie Club[aldatu | aldatu iturburu kodea]

250 kide dituen talde esklusiboa da, Peter de Savaryk 1982an sortu zuena eta golf jokoari loturik dagoena. Ezkontza garrantzitsuak antolatu izan dira bere hotelean, Madonna abeslariarena (2000an) eta Robert Carlyle aktorearena (1997an) besteak beste.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]